19:07

Politika

Kartzela politika

Sarek 2020 'erabakigarria' espero du ETAko presoentzat

agentziak | erredakzioa

Sarek 2019aren balantzea egin du Bake Artisauekin batera egindako batzarrean, eta ondorioztatu dute urte hobea izan dela Frantziako Estatuan Espainiakoan baino.

  • Berhokoirigoin eta Azkarraga, Donostian eman duten prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB

    Berhokoirigoin eta Azkarraga, Donostian eman duten prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sare herritarren sareak, euskal presoen eskubideen alde lan egiten duenak, 2020a Espainiako Estatuan eta Frantziakoan dauden euskal presoentzat "erabakigarria" izango dela espero du, 2019an "urrats batzuk", baino nahikoa ez, egin ostean.

Herritarren sarearen arabera, estatuen "erresistentzien, erdizkako pausoen edo atzerapausoen aurrean", gizarte zibilak "ateak ireki behar dizkio garai berri honi, eta parean dugun aukera aprobetxatu". Ohartarazi du "aldaketak" ez direla "estatuen borondate hutsaz" iritsiko, eta horixe erakusten dutela "historiak eta esperientziak".

Horren harira, urtarrilaren 11n Baionako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute "Frantziako Estatuari blokeoak eta erresistentziak alde batera uztea eta hasitako bidean jarraitzea" eta Bilbokoan "Madrilen osatzen ari den Gobernu berriari atzerapauso eta erdizkako pauso gehiago ez emateko” eskatzeko.

Sarek batzarra egin du gaur Donostian Bakearen Artisauekin, urtarrilaren 11n Bilbon eta Baionan "euskal presoei ezartzen dieten kartzela politikaren blokeoa amai dadila eskatzeko" egingo diren manifestazioen "garrantzia" azpimarratzeko, baina baita amaitzear den urtearen balantzea egiteko ere.

Joseba Azkarraga Sareren bozeramaileak eta Mixel Berhokoirigoin Bake Artisauenak adierazpen bat adostu dute, eta bertan agertzen denez, 2019a urte "garrantzitsua" izan da, "Frantziako Gobernuak eta Justiziak, gizarte zibilaren etengabeko bultzadari esker, pausoak eman dituztelako presoen gerturatzeari eta ezartzen dizkieten salbuespeneko neurriei dagokienez".

Horien arabera, horrek suposatzen du "lehenengo fasea amaitzear" dagoela, "baina oraindik urrun gaude helburuetatik, Frantziako Gobernuaren ardurapean dagoen Ministerio Publikoaren etengabeko blokeoagatik eta jarreragatik".

Espainiako Estatuari dagokienez, berriz, salatu dute Sanchezen Gobernua hasi zenean "kartzela politika sakonki aldatzeko borondatea" erakutsi zuela, baina "oraingoz, mugimenduak oso gutxi" izan direla eta "kasu batzuetan atzera" ere egin dela, urrundu dituzten presoen kasuan, adibidez.

"Horrekin batera, Juan Mari, Oier eta Jose Angel gaixotasun larriak zituzten presoak hil egin direnez, balantzea ezin da positiboa izan", berretsi dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena