10:31

Politika

Radio Euskadin elkarrizketa

Gonzalo Boye: 'Ez dago EBJAri desobeditzen dion herrialderik, Gorena izan ezik'

Radio Euskadi | Erredakzioa

Puigdemonten abokatuak "tentuz" jokatzeko eskatu dio Kataluniako presidente ohiari, eta, momentuz, Espainiara ez joateko. Dena dela, edozein unetan Europako Parlamentuan aurkeztuko dela aurreratu du.

  • Gonzalo Boye

    Gonzalo Boye

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gonzalo Boyek, Carles Puigdemont eta Kataluniako beste buruzagi independentista batzuen abokatuak, Radio Euskadiko 'Boulevard' albistegian aurreratu duenez, Kataluniako presidente ohia "edozein unetan" aurkeztuko da Europako Parlamentuan. "Herritarrek aukeratu zituztenetik eurodiputatuak dira. Inoiz ez da berandu asmoa ona bada". "Europar Batasunean erabateko immunitatea du Puigdemontek, baina ikusitakoa ikusita, Gorena ez da fidatzekoa". Arrazoi horregatik, "herrialde demokratikoetan" jarraitzeko eskatu dio Puigdemonti.

Bestalde, Pablo Casado PPko presidentearen inguruan ondorengoa esan du Gonzalo Boyek: "Badakigu nola lortu zuen mutil horrek zuzenbideko masterra, bere ezagutza juridikoa agerian utzi duen modukoa baita. Eskola zaharreko politikoa da. Ez da serio hartu behar".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena