Politika
PSOE – EH Bildu bilera
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehendabiziko aldiz bildu dira PSOEko eta EH Bildu ordezkaritzak Kongresuan. Koalizio soberanistak esan du batzarra "urrats bat" dela "bide onean".
Albisteak (2)
EH Bildu eta PSOE lehen aldiz bildu dira Kongresuan Pedro Sanchezen inbestiduraz hitz egiteko, eta koalizio soberanistak erabakitzeko eskubidea, euskal presoen Euskal Herriratzea eta murrizketen amaiera jarri ditu mahai gainean, besteak beste.
Espainiako Alderdi Sozialistaren izenean Adriana Lastra bozeramailea eta Rafael Simancas haren ondokoa izan dira. EH Bilduren ordezkaritza, berriz, Mertxe Aizpurua eta Oskar Matute diputatuek eta Gorka Elejabarrieta senatariak osatu dute.
Batzarrak ordubeteko iraupena izan du, eta "adeitsua, eraikitzailea, errespetuzkoa eta zintzoa" izan dela adierazi du koalizio soberanistak ohar batean. Bi aldeek uko egin diote komunikabideen aurrean agerraldia egiteari.
EH Bilduren iritzian, gaurko bilera "urrats bat da bide onean, logika demokratikoa eta zentzua gailendu direlako". Halaber, PSOEri "euskal agenda soziala" azaltzeko baliatu du bilera.
Ildo horretan, koalizio soberanistak espetxe-politika aztertzeko beharrizana azpimarratu du, "egun aplikatzen dituzten salbuespen neurriak amaitu eta legearen baitara egokitzeko".
Lurralderen antolaketaren krisiari dagokionez, Estatua plurinazionala dela onartzea eta herriek eta nazioek erabakitzeko eskubidea daukatela aitortzea ezinbestekoa dela adierazi dute.
Horrez gain, murrizketa sozialak eta askatasun demokratikoen kontrako erasoak bukatzeko eskatu dute. Ildo horretan, Estatuko herriek eta langileek pairatzen dituzten "murrizketa gogorrei" aurre egiteko premiazko neurriak abiaraztea jarri du mahi gainean EH Bilduk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa