Politika
Inbestidura
agentziak | erredakzioa
Gobernua dagoenean Torrarekin biltzeko prest agertu da Sanchez; bitartean, Generalitateko presidenteak ziurtatu du Sanchez "ahalik eta azkarren" bilduko dela harekin.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak gobernagarritasunaz eta Estatu ereduaz hitz egin dute gaur, 15 minutu iraun duen telefono bidezko elkarrizketa batean, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.
Aurreikusi bezala, lehendakariak 09:00etan jaso du Sanchezen telefono deia, eta ordu laurden inguru luzatu da. Solasaldi horren ardatz izan diren gai nagusiak gobernagarritasuna eta estatu eredua izan dira, besteak beste.
Hala, Espainiako jarduneko presidenteak lehendakariari esan dio espero duela hau lurralde elkarrizketaren legealdia izatea, eta prest dagoela EAEko Estatutuan egiteke dauden transferentzien egutegia osatzeko, Moncloako iturriek jakitera eman dutenez.
Berritzearen harira, Sanchezek esan dio PSEren bidearen aldeko apustua egiten duela, herritarrak elkartzeko eta Euskadik XXI. mendeko erronkei aurre egin ahal izateko esparru politikoa ezartzeko aukera gisa.
Dena dela, lehendakariak elkarrizketa horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu eguerdian, 12:30 aldera, hedabideen aurrean egingo duen agerraldian.
Ostiralean, Urkulluk argi utzi zuen ez dela "taktiken garaia", eta beharrezkoa dela aspalditik "kolokan" dauden gaiei heltzea, Gernikako Estatutuko eskumenak ematea, besteak beste.
Testuinguru horretan, Sanchezek gaur hasi du autonomia erkidegoetako presidenteekin izango duen elkarrizketa sorta. Buruzagi sozialistak, estatutuen antzinatasunaren ordenari jarraiki egingo ditu deiak, iazko ekainean Moncloako topaketa-txandan jarraitutako orden bera jarraituz. Gauzak horrela, lehendakariarekin hitz egin ostean, Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteari deitu dio Sanchezek.
Sanchez Torrarekin biltzeko prest, gobernua dagoenean
Sanchezek eta Torrak telefonoz hitz egin dute astearte honetan, 9:19an, eta Sanchez prest agertu da Generalitateko presidentearekin "lehenbailehen" biltzeko, Generalitateko Presidentetzako iturriek azaldu dutenez.
Sanchezek Kataluniako "gatazkaren izaera politikoa onartu du berriz ere", eta aurrera egitea beharrezkoa dela adierazi du, iturri horien arabera.
Gatazkaren konponbidea "autodeterminazio eskubidea gauzatzea eta errepresioaren amaiera eta preso politikoen askatasuna" direla defendatu du Torrak. Gainera, Sanchezek bere deiei jaramonik egin ez dielako kexatu da.
Bestalde, hautagai sozialistak Torrarekin biltzeko prest dagoela esan du gobernua dagoenean eta legegintzaldia hasten denean, gainerako erkidegoetako presidenteekin egingo duen bezala.
"Krisi politiko honi erantzuna aurkitzea da Pedro Sanchezen nahia", adierazi dute Moncloako iturriek.
Iturri berdinen arabera, Torrak Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari adierazi dio bere aldarrikapen nagusiei eutsiko diela, eta Sanchezek erantzun dio Espainia "zuzenbidezko Estatu Sozial eta Demokratikoa" dela eta justiziaren independentzia "erabat" defendatzen duela.
Bilera sorta
Elkarrizketa hauek, Sanchezek akordioa bilatzeko adierazi duen borondatearen baitan kokatzen dira, gobernu autonomiko ezberdinek, probintziek eta bertako udalerriek behar dituzten beharrak, arazoak eta irtenbideak mahai gainean jarriz.
Pedro Sanchezek atzo hasi zuen erronda, PPrekin eta Ciudadanosekin hain zuzen ere, Felipe VI.a Espainiako erregeak inbestidurarako hautagai proposatu ostean. Adriana Lastra PSOEren 'bigarrena'k hartuko du Sanchezen lekukoa gainerako alderdiekin biltzeko. Denek onartu dute deialdia, Voxek izan ezik.
Erregearen mandatua jaso ostean, Sanchezek balio aurrerakoiak oinarri izanda gobernatzeko nahia azpimarratu zuen, eta indar politikoekin eta autonomia erkidegoetako arduradun nagusiekin adostasun handiak bilatzen ahaleginduko zela esan zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa