14:14

Politika

Inbestidura

ERCk PSOEri esan dio 'xantaiak ez duela funtzionatuko' eta zehaztapenak eskatu dizkio

Agentziak | erredakzioa

Vilaltak PSCko hainbat agintariren adierazpenak hizpide izan ditu, Esquerrari Sanchezen inbestidura errazteko eskatu baitiote, elkarrizketa lortzeko lehen urrats gisa.

  • Marta Vilalta ERCko bozeramailea

    Marta Vilalta ERCko bozeramailea prentsaurrekoan joan den astean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marta Vilalta ERCko bozeramaileak astelehen honetan PSOEri ohartarazi dionez, "presioek eta xantaiak ez dute funtzionatuko" inbestidura lortzeko negoziazioetan, Esquerrak "zehaztapenak" nahi baititu "gatazka politikoa" konpontzeko.

ERCren Exekutibaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Vilaltak PSCren osteko kongresuan hainbat politikarik egindako adierazpenak izan ditu hizpide, izan ere, Esquerrari Pedro Sanchezen inbestidura erraztea eskatu dio, elkarrizketa lortzeko lehen urrats gisa.

Vilaltaren arabera, oraindik ez dago PSOE eta ERCren arteko negoziazio bilera berrirako datarik, baina bi alderdiak harremanetan daude eta proposamenak dituzten dokumentuak trukatzen ari dira, hori emankorragoa dela uste baitute.

"Oraingoz onartzen da gatazka politiko bat dagoela, eta horren konponbidea bide politikotik bideratu behar dela", azaldu du Vilaltak; beraz, "hurrengo urratsa negoziazio mahaia aktibatzea da".

PSOEk eta ERCk trukatzen dituzten dokumentuetan bi alderdi ezkertiarrek "beltza jartzen dute zuriaren gainean", eta "oraindik zein urrun gauden egiaztatzeko" balio dute, adierazi du errepublikanoen bozeramaileak, eta gaineratu du bere alderdiak zaila ikusten duela inbestidura urtarrila baino lehen egitea.

"Guk ez dugu egutegirik jarri, baina zaila ikusten dugu urtea amaitu aurretik akordio bat lortzea, nahiz eta PSOEk presaka baldin badabil badaki zer egin behar duen akordio bat lortzeko", adierazi du.

Vilaltaren arabera, ez da ona sozialistek "negoziazio bidea trukerako txanpon gisa jartzea", ERCk "uste sendoen arabera negoziatzen duelako, gure herriari zer komeni zaion pentsatuz, ez Gobernuko presidente baten inbestidura baten truke, ezta abantaila alderdikoiak lortzeko ere".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena