Politika
Estatutu berria
Euskadi Irratia | Erredakzioa
Agerraldiak ateak itxita egitea erabaki dute Autogobernu Lantaldean bildutako talde parlamentarioek.
Autogobernu lantaldea, aurreko bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldeak gaurko bilera erabaki duenez, Estatutu berriari buruz hiru testu aurkeztu zituzten adituek urtarrilean agerraldia egingo dute azalpenak emateko.
Hala, Mikel Legarda (EAJk izendatutakoa), Iñigo Urrutia (EH Bildu), Arantxa Elizondo (Elkarrekin Podemos), Alberto Lopez Basaguren (PSE-EE) eta Jaime Ignacio del Burgo (PP) adituek ateak itxita egingo dituzte agerraldiak, EAEko Ganberako iturrien esanetan.
Hiru proposamena egin dituzte adituek. Lehena, EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk adostutakoa. Bigarrena, EH Bilduren adituak prestatutakoa, eta hirugarrena, Alderdi Popularrarena.
Hiru alderdien artean adostutako testuak erabakitzeko eskubidea aitortu du, baina EAJk eta Elkarrekin Podemosek formulazio ezberdinen bidez jaso dute. PSE-EEk, berriz, bi planteamendu horien kontrako zuzenketa aurkeztu zuen.
Bestalde, Iñigo Urrutiak, EH Bilduk izendatutako adituak, aurkeztutako proposamenak EAEri "Euskal Estatu Erkidegoa" izena eman dio. Estatu horrek erabakitze eskubidea izango luke, erreferendumak antolatzeko gaitasuna, eta Estatuarekin "berdinen arteko" eta "izaera konfederaleko" harremana.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa