12:40

Politika

Aurrekontu-akordioa

EAJk, PSE-EEk eta Podemosek erakutsitako 'ardura' goraipatu du Urkulluk

Agentziak | Erredakzioa

Ildo beretik mintzatu da Pedro Azpiazu Ogasun sailburua ere. Podemosen jarrera txalotu, eta Jaurlaritza adostutakoarekin "eroso" dagoela azpimarratu du.

  • Iñigo Urkullu, artxiboko argazki batean

    Iñigo Urkullu, artxiboko argazki batean (Irekia).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak Podemos Euskadi eta Equo alderdiekin lortutako aurrekontu-akordioa ahotan hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak. "Arazoen aurrean Euzko Alderdi Jeltzaleak, PSE-EEk eta Podemosek erakutsi duten ardura eta jarrera eraikitzailea azpimarratu nahi dut", esan du.

Ingeteam taldeak Ortuellan zabaldu duen lantegi berriaren inaugurazioan egin ditu adierazpenak Urkulluk. Nabarmendu duenez, "erabaki horrek ondorio positibo zuzenak izango ditu euskal gizartearentzat eta bide berriak irekitzen ditu Euskadi askoren artean eraikitzen jarraitzeko".

Urkulluren esanetan, "akordio horri esker, gure bi helburuetan urrats berriak emateko aukera izango dugu. Alde batetik, herritarrentzako zerbitzu publikoak areagotu eta hobetuko ditugu. Bestetik, hazkunde ekonomikoa sustatzen eta enplegu aukera berriak bultzatzen lagunduko dugu".

Lehendakariak hiru alderdien "errealismoa, ardura eta anbizio partekatua" goraipatu ditu.

Azpiazu: "Eroso gaude adostutakoarekin"

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak ere garrantzitsutzat jo du aurrekontuei buruzko akordioa, eta, azpimarratu duenez, "egoera politiko honetan ezberdinen arteko akordioa ez da egunero ikusten". "Euskadiren mesedetan eraikitzeko leku komunak aurkitu ditugu", erantsi du.

Sailburuaren esanetan, bi aldeek amore eman behar izan dute, baina Eusko Jaurlaritza "adostutakoarekin eroso" dago.

Podemosek egindako ahalegina azpimarratu du sailburuak; izan ere, "ez da erraza". Azpiazuren ustez, "egoerak eskatzen zuen mailan aritu da" Podemos.

Horren aurrean, alderdi morearen "leialtasuna, zintzotasuna eta erabateko gardentasuna" goretsi du.

Sailburuak zehaztu du lortutako akordioak 2020ko partidak eta datozen ekitaldietakoak ere dituela barne, eta betetzeko konpromisoa hartu du, Podemosekin etorkizunean izan lezaketen harremana "gorabehera".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena