23:50

Politika

Gipuzkoa

Errenterian Ciudadanos ustez jazartzeagatik ikertutako 11 lagunek deklaratu dute

agentziak | erredakzioa

Ikertutako 22 lagunetako 11k eman dute deklarazioa Donostiako auzitegian, eta "antolatutako boikotik" ez zela izan adierazi dute.

  • Rivera, Errenterian. Argazkia: Efe

    Rivera, Errenterian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Apirilaren 14an Errenterian Ciudadanosen ekitaldi politiko batean izandako ustezko jazarpenagatik ikertutako 22 lagunetako 11k deklaratu egin dute gaur Donostiako 4. Instrukzio Auzitegian.

Gainerakoek bihar deklaratu behar dute auzi prozesu honen baitan. Albert Rivera Ciudadanosen buru ohiak bideokonferentziaz deklaratu omen zuen beste saio batean.

4. Instrukzio Auzitegian ireki zuten auzia, Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa hasi ondoren, Ciudadanosek eta Riverak berak jarritako salaketen ostean.

Ciudadanosek EH Bilduri eta Sorturi leporatu zien kanpainako ekitaldi hartan ustez jasandako jazarpena, eta hainbat bideo, argazki, Twitterreko kontu eta beste sare sozial batzuetako publikazioak jarri zituen froga bezala.

Apirilaren 14 hartan, dozenaka pertsonak egin zuten protesta Ciudadanosen ekitaldiaren inguruan, Foruen plazan.

Ertzaintzaren dispositibo handia zabaldu zuten protestariak Ciudadanosen ekitaldiaren eremura sar ez zitezen, eta kargak ere izan ziren manifestarien aurka.

Aiert Larrarte da ikertu gehienen abokatua, eta azaldu duenez, Ertzaintzak "desordenak, jazarpena eta irainak" eta batzuei "atentatua" leporatuta identifikatu zituen, baina errefusatu egin du, akusazioaren iritziaren aurka, "elkar hartu" zutenik "ekitaldia galarazteko".

Larrartek azaldu du identifikatu bakoitzari "ekintza zehatz bat" egozten diotela, eta gaur deklaratu dutenek argi adierazi dutela "inolako loturarik ez" dutela "antolatutako boikot batekin".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena