Politika
Erasoa
Agentzia | Erredakzioa
Kutxa kaleko egoitzaren kristaletan hiru esbastika margotu dituzte erasotzaileek. Bere lanari "boikota egiteko testuinguruan" kokatu du erasoa Etxeratek.
Etxeraten Gasteizko egoitzan agertu diren hiru esbastikak. Argazkia: Etxerat
Gasteizko egoitzan agertu diren pintada "naziak" salatu ditu Etxerat presoen senideen elkarteak igande honetan.
Twitter sare sozialean salatu duenez, Kutxa kaleko egoitzaren kristaletan hiru esbastika margotu dituzte erasotzaileek.
Bere lanari "boikota egiteko testuinguruan" kokatu du erasoa Etxeratek. "Bizikidetza eta konponbidearen bidean egindako lanari oztopoak jarri eta ondoeza zein ezinegona sortzeko helburuarekin egindako erasotzat hartzen dugu", adierazi du elkarteak.
Gasteizen dugun egoitzaren kanpoaldean goizaldean jasotako erasoaren salaketa publikoa egin nahi du
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) December 1, 2019
Bizikidetza eta konponbidearen bidean egindako lanari oztopoak jarri eta ondoeza zein ezinegona sortzeko helburuarekin egindako erasotzat hartzen duguhttps://t.co/PaNEHBkkA1 pic.twitter.com/Mmd4ux5hCb
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa