13:27

Politika

ERC

Joan Tarda: 'Nik PSOErekin akordioa nahi dut, baina mugitu behar dira'

Agentzia | Erredakzioa

"Behar beste denbora negoziatzen jarraitzeko inbestidura izatea garrantzitsuena da", adierazi du ERCko diputatu ohiak. Horregatik, "tranparik eta baldintzarik gabeko" elkarrizketa eskatu du.

  • Joan Tarda ERCko diputatu ohia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

    Joan Tarda ERCko diputatu ohia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Nik PSOErekin akordioa nahi dut, baina mugitu behar dira", esan du Joan Tarda ERCko diputatu ohiak El Pais egunkarian. Tardaren ahotan, sozialistek ezin diote autodeterminazioaz hitz egiteari uko egin, eta ERCk PSOEren proposamenak entzun behar ditu.

"Behar beste denbora negoziatzen jarraitzeko inbestidura izatea garrantzitsuena da", adierazi du Tardak. Horregatik, "tranparik eta baldintzarik gabeko" elkarrizketa eskatu du.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak "eseri, negoziatu eta hitz egiteko kapaz ez izateagatik hauteskunde berriak" nahiago izatea arduragabekeria litzatekeela adierazi du ERCko ordezkariak. Horregatik, negoziazioa oso serio hartzeko eskatu die sozialistei.

ERCk negoziatzeko alderdien mahai bat nahi duela azaldu du diputatu ohiak, "baina erakundeen mahai bat egon beharko da ere". Azken horretan Quim Torra Generalitateko presidentea egon beharko litzateke, erantsi duenez.

Tardaren hitzetan, Kataluniak "gehiengo zabalagoak lehenbailehen behar ditu gobernuetan zein parlamentuetan. Alderdi independentista guztiekin edo ez, baina erreferendumaren aldekoak".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena