Politika
Euskal Estatutu berria
RADIO EUSKADI | EITB.EUS
EAEren eskumenak handitzea aurreikusten du EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk adostutako proposamenak, besteak beste, espetxe-politika edo presoen birgizarteratze eskumenak transferitzea, alegia.
Eusko Legebiltzarreko adituen batzordearen irudia. Argazkia: EFE
Euskal Estatutua berritzeko EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk adostutako "proposamen teknikoaren" puntu garrantzitsua "pertsonen eskubideak" dira, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez. Izan ere, testuaren Lehenengo Tituluan jasota daude herritarren eskubideen inguruko xehetasunak. Gauzak horrela, berdintasunari, emakumezkoen aurkako bereizketari, migratzaileei edo aniztasuna sexualari, besteak beste, egiten diete aipamena.
Zentzu horretan, bizitza familiarra eta profesionala uztartzeko neurriak aurreikusten ditu testuak, baita indarkeria matxista pairatu duten emakumeak artatzeko sare globala eta berdintasuna sustatzen duten baloreetan oinarritutako hezkuntza-planak.
Gainera, gutxiengoen eta babesarako eta premiazko laguntza humanitariorako migratzaileek dituzten eskubideak aldarrikatzen ditu proposamenak, eta duintasunez bizi ahal izateko herritarrok gutxiengo soldata jasotzeko eskubidea ere aipatzen da.
Bestalde, eskumenen esparrua zabaltzeko proposamena planteatzen du testuak, tartean, espetxe-politika, presoen birgizarteratzea eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa EAEra transferitzea. Proposamenaren arabera, euren etxeetatik gertu dauden kartzeletan zigorra betetzeko eskubidea izango dute presoek, baita Euskaditik kanpo daudenak ere, eta hala bermatuko dute botere publikoek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa