18:17

Politika

Manifestazioen aurkezpena

Frantziak ETAko presoei 'heriotza-zigorra' aplikatu nahi diela salatu du Bake Bideak

eitb.eus

Justizia trantsizionala eta eskubideak errespetatzea eskatuko dute urtarrilaren 11ean Bilbon eta Baionan egingo dituzten manifestazioetan.

  • Urtarrilaren 11ean Bilbon eta Baionan egingo dituzte. Argazkia: Bakearen artisauak

    Urtarrilaren 11ean Bilbon eta Baionan egingo dituzte. Argazkia: Bakearen artisauak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bake Bideak salatu du Frantziako Gobernuak "heriotza-zigorra" aplikatu nahi diela ETAko presoei, ETBk jakitera eman duenez. Elkarteak kritikatu du epaileek baldintzapeko askatasuna onartu eta Fiskaltzak helegiteak aurkezten dituela beti.

Bake Bideak ez du onartzen prozesua "zangopilatzea eta iraganari kateatuta egotea". Euren ustez, "elkarbizitzarako garai berria zabaldu behar da".

Horregatik, justizia trantsizionala eta eskubideak errespetatzea eskatuko dute urtarrilaren 11ean Bilbon eta Baionan egingo dituzten manifestazioetan.

Macronen Gobernuari jarrera aldaketa bat eskatuko diote bake artisauek urtarrilaren 11n Baionan. Arratsaldeko 15:00etan abiatuko da bake artisauek deitu duten manifestazioa Lauga aretotik eta bakea eraikitzeko duten "determinazioa" adierazteko makilak eramango dituzte manifestariek, Naiz-ek zehaztu duenez.

Horrez gain, bidea irekiko duten traktoreek "Euskal Herriak bake justu eta iraunkor bat eraikitzeko egin duen hautua bururaino" eramateko prest daudela irudikatuko dute.

Pasa den maiatzean Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Biarritzen egin zituen adierazpenak hartuz, "hitza hitz! ez dezagun historia errepika!", aldarrikatu dute bake artisauek Baionan eskaini duten prentsaurrekoan. Izan ere, "gatazkaren konponbidean eta armetatik ateratzeko bidean Euskal Herria eredugarria" zela esan zuen orduko hartan Macronek.

Bereziki, Xistor Haranbururen kasua salatu dute, izan ere, bake artisauen iritziz, "bizi osorako espetxe zigorra aplikatzearekin heriotza-zigorra" ezartzen dute, eta ondorioz, galdera bat luzatu diote Macron presidenteari: "Heriotza-zigorrek bake prozesu batean laguntzen dute?".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena