18:25

Politika

Espainiako Gobernua

ERCk ezezkoan jarraitzen du, eta aldebiko mahaiaren eskaera berretsi du

Agentziak | Erredakzioa

Independentista kataluniarrek begi onez jo dute PSOErekin "abiapuntu komuna" jarri izana, "gatazka politikoki konpontzeko beharra" hain zuzen ere. PSOEk elkar ulertzeko borondatea ikusi du.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOE eta ERCko negoziazio-taldeek gaur arratsaldean abiatu dituzte, ofizialki, Pedro Sanchezen inbestiduraren aurrean jarrerak hurbildu eta akordioa bilatzen saiatzeko bilerak, Diputatuen Kongresuan.

Bi ordu eta erdiko bileraren ostean, ERCk berretsi du ezezkoan jarraitzen duela, eta "mugarik gabeko" aldebiko negoziazioa eskatu du. Hala ere, abenduaren 3rako beste hitzordu bat jarri dute.

Independentista kataluniarrek bost puntuko agiria kaleratu dute, eta bertan, begi onez jo dute PSOErekin "abiapuntu komuna" jarri izana, "gatazka politikoki konpontzeko beharrean" ados jarri izana hain zuzen ere.

Bestalde, PSOEk "elkarrizketarako eta elkar ulertzeko borondatea" ikusi dio ERCri, eta gaurkoa blokeo egoeratik ateratzeko lehenengo pausoa izan dela azaldu du.

PSOEk eta PSCk kaleratutako komunikatu bateratuan datorren astean Kongresuan egingo duten bilerari begira jarri dira.

Kataluniako gatazka politikoa "erakundeen elkar ulertzearen eta elkarrizketaren bitartez" konpontzeko asmoa berretsi dute.

Era berean, agendan eskubide sozialek lehentasuna dutela gogorarazi dute, "PPren gobernuek murriztutako" eskubide zibilak bere onera itzultzea tarteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena