Politika
Espetxe politika
eitb.eus
Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, istripu horiek salatzeko.
Euskal presoen lagunek bi auto-istripu izan dituzte asteburuan. Argazkia: @EtxeratElkartea
Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak "presoei ezarritako urruntzearen eraginez asteburuan izandako bi auto-istripu" salatu ditu. Ildo horretatik, lau lagun zauritu direla nabarmendu du, baina, "zorionez, ez dute kalte larririk jasan".
Ostiral arratsaldean, Alboloteko espetxean (Granada, 840 km) dauden Ainhoa Mujika eta Jon Olarra preso donostiarren lagunek talka egin zuten N-1 errepidean, Madrildik gertu, euriteak auto-ilara luzeak eragin zituen tarte batean. Dena dela, bidea egiten jarraitu zuten, hurrengo egunean bisita egin ondoren berriz ere etxera itzultzeko.
Bestalde, larunbatean, Villabonan (Asturias, 440 km) espetxeratutako Olga Comes preso iruindarraren bi senide, tartean adingabe bat, auto-istripu bat izan zuten Altuben, presoari bisita egin ondoren. Furgoneta bihurgune batean atera zen, bazter babesarekin talka eginez, euriaren ondorioz aurretik beste bi istripu izan ziren leku batean.
Testuinguru horretan, Etxeratek salatu duenez, bi ezbehar berri horiek "zortzira igo dute aurten senide eta lagunek jasan dituzten istripuen kopurua". Elkarte horren esanetan, "30 urtez 1.000 zauritu inguru eta 16 hildako eragin ditu dispertsioak senide eta lagunei egitera behartutako bidai luzeetan".
Arrazoi horregatik, elkarteak dio "premiazkoa" dela "senide eta lagunei ezarritako kondenari amaiera jartzea, dispertsioak eragindako hildakoen aitortza lortzea eta preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzea, asteburu honetan gertatutako istripuak bezalakoak inoiz gehiago gerta ez daitezen".
Halaber, Etxerat elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, istripu horiek salatzeko.
¿¿Asteburuan senideek izandako bi istripuek dispertsioarekin amaitzea ezinbestekoa dela erakusten digute berriz ere, atzo Gernikan adierazi genuen bezala.
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) November 24, 2019
Elkarretaratzeak konbokatu ditugu#kondenatua #dispertsioastop https://t.co/T19brDa608 pic.twitter.com/56AzHCXLyz
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa