23:37

Politika

Kontsulta loteslea

PSOEko militanteen % 92k Podemosekin koalizioan gobernatzea babestu dute

Agentzia | Erredakzioa

103.718 botoetatik 95.421 Sanchezek eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagiak sinatutako aurrekoardioaren aldekoak izan dira. Parte-hartzea % 63koa izan da galdeketan.

  • Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusia Oviedoko egoitzan. Argazkia: EFE/ J. L. Cereijido

    Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusia Oviedoko egoitzan. Argazkia: EFE/ J. L. Cereijido

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez buruzagiak Unidas Podemosekin batera koalizioan gobernatzeko lortutako aurreakordioari babesa eman diote PSOEko militanteen % 92k. Kontsulta loteslean parte-hartzea % 63koa izan da, alderdiak jakitera eman duenez. Behin-behineko datuak dira, baina botoen % 98 zenbatu dituzte dagoeneko.

103.718 botoetatik 95.421 Sanchezek eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagiak sinatutako aurrekoardioaren aldekoak izan dira.

Aurrekari bakarrean izandako parte-hartzea aise gainditu du galdeketak. 2016an beste kontsulta bat egin zuen PSOEk, Sanchezek Albert Rivera Ciudadanoseko orduko buruzagiarekin sinatutako inbestidura itunaren inguruan militanteei galdetzeko.

Esan bezala, antzeko galdeketa baten aurrekari bakarra 2016an izan zen, Sanchezek PSOEn izan zuen lehen agintaldian zehar. Orduan militanteek Ciudadanosekin adostutako inbestidura ituna babestea nahi zuen buruzagi sozialistak. Parte-hartzea % 51,68koa izan zen galdeketa hartan. Sanchezen kudeaketari babesa eman zioten oinarriek, nahiz eta lurraldeetako buruzagi sozialistak liderra zalantzan jartzen hasiak ziren.

Orduko erabakia ez zen loteslea izan, eta larunbat honetakoa, ordea, bai. Militante sozialisten % 78k babesa eman zioten Sanchezek Ciudadanosekin itxitako akordioari.

Podemosekin batera koalizioan gobernatzeko babesa eman dute militante sozialistek, nahiz eta Sanchezek eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagiak sinatutako akordioaren xehetasunik ez ezagutu. Hamar helburu eta konpromisoren berri baino ez zuten eman sinatutako testuan.

Hala ere, Gobernu egituraren berri behin inbestidura gaindituta eman behar zutela azaldu zuten buruzagiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena