18:14

Politika

Memoria historikoa

1937an hildako bi borrokalariren gorpuzkiak atera dituzte Gamiz-Fikan

Agentziak | Erredakzioa

Gerra Zibilean, tropa frankistak Bilbon sartu baino lehenagoko borrokan hil ziren bi borrokalariren gorpuzkiak hobitik atera dituzte larunbat honetan, azaroaren 23an, Gamiz-Fikan (Bizkaia).

  • Borrokalarien gorpuzkiak hilobitik atera direnean egindako argazkia

    Guda Zibilean hildako borrokalarien gorpuzkiak. EiTBeko bideo batetik ateratako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Paco Etxebarriak zuzentzen duen Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek hobitik atera ditu 1937ko ekainaren 19an tropa frankistak Bilbora sartu baino lehenagoko borrokan hil ziren bi borrokalariren gorpuzkiak Gamiz-Fikan (Bizkaia).

Gorpuzkiak hilobitik atera dituztenean, bertan izan dira Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Aintzane Ezenarro Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.

Ekainaren 8an 'gudari' baten hezurrak atera zituzten hilobitik gertu aurkitu dituzte bi borrokalari hauen gorpuzkiak. 'Gudari' horren hezurrak hobitik atera zituztenetik, herriko bizilagunek inguruan lurperatutako beste gorpu batzuei buruzko datuak eman dituzte, eta gaur egiaztatu ahal izan dute gutxienez beste bi gorpu daudela.

Lander Mellaren, Gamiz-Fikako bizilagunaren, testigantza funtsezkoa izan da ekainean hilobitik ateratako gudariaren hobia aurkitzeko. Bizilagunak adierazi zuen hobia Elortatxu auzotik gertu zegoela, hau da, Bilboko defentsa lerrotik gertu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena