Politika
Estatus berria
eitb.eus
Larunbat honetan Alderdi Popularrak Radio Euskadiko 'Parlamento en las Ondas' saioan salatu du xedapen gehigarri batean jasoko dutela EAJk, PSE-EEk eta Podemosek "autodeterminazio eskubidea".
Albisteak (2)
Euskal Autonomia Erkidegoan estatus politiko berriaz adituek egindako proposamenak datozen egunotan ezagutuko dira. Bi testu artikulatu izango dira. Antza denez, horietako batean erabakitzeko eskubidea xedapen gehigarri batean jasoko dut adituek, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.
EH Bilduk asteon iragarri du berea aurkeztuko duela, EAJ, Podemos eta PSE-EEren adituak estatutu proposamen bat lantzen ari direlako.
EH Bilduk salatu du EAJ aldez aurretik bi indarrek lortutako akordioaren "oinarrietatik aldendu" dela erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena "nabarmen jaitsiz". Larunbat honetan Alderdi Popularrak Radio Euskadiko 'Parlamento en las Ondas' saioan salatu du xedapen gehigarri batean jasoko duela EAJk, PSE-EEk eta Podemosek "autodeterminazio eskubidea".
Euskadi Irratiak kontsulta egindako iturrien arabera, erabakitzeko eskubidea xedapen gehigarrian jasoko da bai, EAJ, Podemos eta PSE oraindik ixten ari diren testu artikulatuan. Hori bai, erabakitzeko eskubidea modu itunduan edo legezkotasunaren barnean gauzatzea jasoko du testu horrek, azken negoziazioen faltan.
Datorren larunbata baino lehen itxi behar dute estatus berrirako testua. Asteartean berriz bilduko dira herritarrak. EAJk berretsi du hasieran hitz emandako "konfidentzialtasunari" eutsiko diotela, eta ez dutela ezer aurreratuko testua "behin betiko itxita" izan arte.
EAJ, Podemos eta PSE-EE ariko lirateke norabide horretan adostasuna lortu nahian. Luis Javier Telleria jeltzaleak "akordio zabalaren" beharra azpimarratu du. Alexia Castelo PSE-EEko kideak "legezkotasun printzipioaren barruan" jaso behar dela "guztia" zehaztu du.
Horiek horrela, "xedapen gehigarrian eta legezkotasunaren barruan edo itunduta" bezalako formulak erabiliz jasoko litzateke erabakitzeko eskubidea. Hala ari dira lantzen aipatutako hiru alderdiak.
EH Bildu berriz "etsita" dago "EAJren jarrera aldaketarekin". Bost adituen lantaldean EAJk autogobernurako akordioaren oinarriak "urardotu" dituela salatu du Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak, horrela "aurpegirik ez" emateko eta "lan zikina bertan egiteko".
EAJ "Legebiltzarreko oinarrien akordioa haustea bilatzen" ari zela salatu zuen koalizioak iragan ekainean, Casanovak gogorarazi duenez. "Adituen lantaldea zerbait ezberdinean bihurtu nahi dute", adierazi du.
"EAJk erabaki politikorako bigarren ganbera batean bihurtu du, Legebiltzarraren akordioa bertan urardotzea eta garbitzea erosoagoa delako. Ez da ausartu aurpegia ematera eta lan zikina bertan egitea nahi izan du", zehaztu du.
Casanovaren ahotan, bost adituen lantaldeak ez zuen "adostasuna zabaltzeko" misioa, "akordio politiko baten testu artikulatua idazteko lan teknikoa egitea baizik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa