Politika
Eusko Alkartasuna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joan den azaroaren 11n, epaitegi batek onartu egin zuen sektore kritikoak Blancoren izendapenaren kontra aurkeztu zuen demanda. Auzia argitu bitartean, baina, bera izango da jarduneko buruzagia.
Eba Blanco EAko jarduneko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (4)
Militantziak eskatuta, Eusko Alkartasunaren Asanblada Nazionalak bilera egin du arratsalde honetan, prozesu judiziala amaitu bitartean alderdia zuzenduko duen behin-behineko buruzagia aukeratzeko.
Bi hautagaitza izan dira: Eba Blancorena eta Maiorga Ramirezena. Azken horrek, baina, uko egin dio aurkezteari eta, ondorioz, Blancorenak egin du aurrera. Botoen % 62a jasota, bera izango EAren jarduneko idazkari nagusia.
EAk ohar batean azaldu duenez, Maiorga Ramirezek eta Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako lurralde koordinatzaileek barne-hauteskundeen aurka Gasteizko epaitegi batean jarri zuten helegitearen ondorio da gaurko izendapena.
Demanda hura onartuta, epaitegiak behin-behinean baliorik gabe utzi zuen Eba Blancoren izendapena EAko idazkari nagusi gisa.
Auzi judiziala argitu bitartean, Blancok berak zuzenduko du alderdia.
Gaurko bozketa amaitu ostean, Blancok alderdiaren baitako bi aldeen arteko elkarrizketarako deia egin du.
"Diskretuki, hainbat aldiz saiatu gara elkarrizketarako bideak zabaltzen eta irtenbidea adoste, baina ezinezkoa izan da, eta prozesua auzitara eramatea nahiago izan dute", deitoratu du.
Nolanahi ere, elkarrizketarako beti prest egongo dela azpimarratu du Blancok.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa