18:12

Politika

EUSKO ALKARTASUNA

Elkarrizketa eskatu du Ramirezek EAren barne gatazka konpontzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eba Blanco EAko idazkari nagusiaren izendatzea kautelaz bertan behera geratu ondoren, sektore kritikoaren buruak adierazi du ziur dagoela akordioren batera iritsiko direla.

  • Maiorga Ramirez gaur Zarautzen.

    Maiorga Ramirez gaur Zarautzen. Argazkiak: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maiorga Ramirez Nafarroako Eusko Alkartasunako buruak elkarrizketa eta "interlokuzio bideak" eskaini dizkio Eba Blanco buru duen sektoreari afiliazioan "mina" eragin duen "krisia" gainditzeko, eta alderdiaren "barne arazoen judizializazioa" atzean uztearen alde agertu da.

Zarautzen, militantziarekin bildu da igande honetan Ramirez iritziak elkartrukatzeko.

Epaitegietatik iritsi zen albistea astelehenean. Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko epaileak Eba Blanco EAko idazkari nagusiaren izendatzea kautelaz bertan behera uztea erabaki zuen.

Ebazpenak arrazoia ematen zion Ramirez buru duen sektore kritikoari. Abalak zirela eta, hautagaitza erretiratu zieten primarioetatik eta horrek "bere eskubideak urratu" zituela salatu zuen Ramirezek.

EAren "altxorra" afiliazioa eta militantzia direla nabarmendu du gaur Ramirezek eta horregatik, "elkarrizketaren bidetik etorriko diren akordio handiak" egiteko deia egin du krisitik irteteko.

"Interlokuzioa bideak irekita izateko" duen konpromisoa berretsi du, militantzian "mina" eragin duen eta "EAren irudia kaltetu duen" egoera honi buelta emateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena