Politika
memoria historikoa
Agentziak | Erredakzioa
Desobiratzen lehenetarikoak izango dira frankismo garaian fusilatu zituzten Aragoiko Lapeña anaiak. Ez dute zehaztu gainerako 29ak nortzuei dagozkien.
Erorien Harana. Artxiboko argazkia: EFE
Ondare Nazionalaren Administrazio Kontseiluak baimena eman du Erorien Haranean lurperatuta dauden beste 31 gorpu ateratzeko lanak abiatzeko. Hala jakinarazi die Ondareak senitartekoen gorpuzkiak Haranetik ateratzeko eskaera eginda zuten familiei. Frankismo garaian fusilatutako Aragoiko Lapeña anaiak izango dira desobiratzen lehenetarikoak, baina besteak zeintzuk izango diren ez dute zehaztu. Erorien Haranean 30.000 gorpuzki daude lurperatuta, tartean 1.231 euskal herritarrenak.
Erakundeak ohar batean azaldu duenez, erabakia urriaren 1ean hartu zuten, hots, Francoren desobiratzea egin baino ia hilabete lehenago. Dena den, atzo, azaroak 12, jakinarazi zieten senitartekoei.
Adostutakoaren arabera, kripten maila ezberdinak bermatzeko eta horietarako sarbidea moldatzeko lanak egin ostean, honakoak zabalduko dituzte, hurrenkeran: Hilobi Santuaren Kapera, Sakramentu Txit Santuaren Kapera eta Basilikaren alboko nabeetan dauden kaperak.
Ondare Nazionalak zehaztu duenez, prozesu guztia auzitegiko mediku adituen aholkularitzarekin egingo dute. Horrez gain, lanek dirauten bitartean txostena eskatuko zaio Auzitegi Medikuntzako Batzordeari.
Desobiratzen lehenetarikoak izango dira frankismo garaian fusilatutako Aragoiko Lapeña anaiak. Epaile batek 2016an eman zuen bi biktimen gorpuzkiak desobiratzeko baimena, baina lanok egituran eragin zezaketen arazoen inguruko txosten baten zain zeuden. Irailean kaleratutako azterketa horren arabera, desoberitze lanek ez diote kalterik egingo egiturari eta hilkutxak arrisku barik atera daitezke.
Ondare Nazionalak ez du zehaztu desobiratuko dituzten beste gorpuzkiak norenak diren.
Gogora Institutuaren arabera, gutxienez 1.231 euskal herritarren gorpuzkiak daude Erorien Haranean: 917 identifikatu dituzte eta 314 ez. Gehienak senideen baimenik gabe eraman zituzten bertara.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa