Politika
Gipuzkoa
eitb.eus
Albert Riverak apirileko hauteskunde kanpainan Errenteriara egindako bisitaren testuinguruan izandako protesten harira deitu ditu Fiskaltzak deklaratzera.
Albert Riverak Errenterian egindako kanpainako bisitan. Artxiboko argazkia: EFE
Gutxienez 6 lagun deitu dituzte epaitegietara deklaratzera Albert Riverak apirileko hauteskunde kanpainan Errenteriara egindako bisitaren testuinguruan izandako protesten harira, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Abenduaren 2an eta 3an agertu beharko dute ikertu gisa Donostiako epaitegietan. Kasuarekin lanean ari diren abokatuek, gainera, ez dute baztertzen datozen egunetan zitazio gehiago iristea.
Ciudadanosek apirilaren 14an eman zuen mitina Errenterian. Tentsio uneak izan ziren manifestairen, Ciudadanoseko militanteen eta Ertzaintzaren artean. Poliziaren kargak ere izan ziren.
Gipuzkoako Fiskaltzak maiatzean ireki zuen manifestarien aurkako ikerketa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa