09:26

Politika

Erantzun instituzionala VOX-I

Urkullu: 'Autogobernuari egindako erasoek irmotasun demokratikoa izango dute aurrean'

EITB.EUS

Lehendakariak adierazpen instituzionala kaleratu du Voxeko hainbat ordezkarik EAJ legez kanpo uzteko egindako mehatxuen aurrean.

  • Iñigo Urkullu

    Urkullu. EFEren artxiboko argazki batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak erantzun egin die asteburuan Voxeko hainbat ordezkarik EAJ legez kanpo uzteko egindako mehatxuei. Ohartarazi duenez, "euskal autogobernuari, bere erakundeei, alderdi polotikoei edota euskal gizartearen sentsibilitate demokratikoari egindako edozein eraso saiakerak Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakariaren irmotasun demokratiko eta instituzionala edukiko du aurrean".

Lehendakariak adierazpen instituzionala kaleratu du sare sozialetan dituen kontu ezberdinetan "Intolerantea eta onartezina" izenburupean. Euskadik "elkarbizitza alorrean eraikitako guztia" gogorarazi du lehendakariak, eta "totalitarismo faxistatik et ETAren terrorismo eta indarkeriatik libre" dagoen elkarbizitza aipatu ditu. Urkulluren esanetan,  "bizikidetza adostu baterantz pauso irmoz ari gara aurrera egiten, iragana memoria kritikoz hartuz. Bizikidetza kohesio sozial gisa eraiki dugu, ahalik eta berdintasun handiena lortzeko asmoz adostua. Horixe da gure sendotasuna neototalitarismoaren aurrean".

Voxi zuzendu zaio lehendakaria, baita Santiago Abascal alderdiko presidenteari ereondo ezagutzen duela gogorarazi du Urkulluk, PPko legebiltzarkidea eta ganberako Giza Eskubideen batzordekidea izan zelako, bera batzorde horren buru zenean—. Dena dela, PPri eta Ciudadanosi ere zuzendu die mezua, biek "alderdi horrekin itun sendoak eta etorkizunean ere gehiago egiteko aukerak dituztelako".

Abascal PPko kidea zen garaiari erreferentzia eginda, Urkulluk galdetu dio "ia inoiz EAJrekin egindako akordioei muzin egin ote zien". Lehendakariaren esanetan, "garena gara, eta ginena ere bagara. Bien artean sortzen dira kontraesanak, koherentzia eta inkoherentzia, eta autokritikarako ahalmena edo ahamen eza". 

Nabarmendu duenez, Voxen buruzagiek adierazpenek "alderdi politikoen arteko hauteskunde eztabaidaren joko zelaia gainditu dute", eta hala, erantzun instituzionala merezi dute. Deitoratu duenez, Estatuko alderdiek ez zieten adierazpenei erantzun.

Lehendakariak "mendira gerrara joandako muturtutako eskuin muturra" kritikatu du "euskal gizartearen borondatearen kontra autogobernuaren alorrean eraikitatiko guztia suntsitzeko" prest egoteagatik.

Urkulluk argitu du ez duela "abertzale nazionalista gisa duen historia pertsonalari buruzko kontsideraziorik egingo —ez diktadurari zein ETAri buruz—" baina bai legez kanpo uzteko asmo horiek izango lituzketen "ondorio instituzionalei" buruz. Gogorarazi duenez, "Alderdien Legea onartu zutenean (alde agertu ziren batzuk ispiluan begiratu beharko lirateke), hitzaurrean EAJ eta EA ETA bera baino gehiago aipatzen zela atzeman genuen, eta susmoa hartu genuen egunen batean nazionalismo demokratikoa legez kanpo uztea izango zela helburua, euskal erakundeak mutilatzea, euskal gizartearen gehiengoaren ordezkariei botoa ematea eragoztea... Estatuaren perbertsioa eta, ondorioz, demokraziaren subertsioa".

EAJk Voxen mehatxuen kontrako jazarraldi argi bat eskatu die gainerako alderdiei

EAJk jazarraldi "argia" eskatu die gainerako alderdi politiko demokratikoei Voxek, boterera iritsiko balitz, jeltzaleen alderdia debekatzeaz egindako mehatxuengatik.

Euskadi Buru Batzarrak "pena" eta "ustekabea" adierazi ditu, beste alderdi politiko batek ere ez baitu salatu Voxen "proposamen onartezina".

Hori dela eta, jarrera argoi bat eskatu die gainerako indar demokratikoei, Voxen mehatxuek "aniztasun politikoaren eta demokraziaren defentsa garden bat" aurkitzeko.

Azkenik, alderdiko eta Geroa Baiko hainbat hautagai pairatzen ari diren "mehatxuen kanpaina, burlak eta presioak" salatu ditu EAJko Euskadi Buru Batzarrak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena