Politika
Hauteskunde inkesta
Agentziak | Erredakzioa
Sozialistek A28ko emaitzak (123 diputatu) hobetuko lituzkete, hortaz. Euskal alderdien hazkundea ere aurreikusi du inkestak: EAJk zazpi ordezkari lortuko lituzke, eta EH Bilduk, bost.
Alderdi Sozialistak (PSOE) berriro irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak, eta aise, gainera, (botoen % 32,2 eskuratuta), CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroak gaur kaleratu duen boto asmoari buruzko galdeketaren arabera. Sozialistek 133 eta 150 eserleku artean lortuko lituzkete, apirilaren 28ko bozetan eskuratutakoak (123) baino gehiago.
Ikerketa Soziologikoen Zentroak bere azken hauteskunde inkesta aurkeztu du gaur. Urriko lehen asteetan egindako 18.000 pertsonari egindako elkarrizketak oinarri hartuta. 'Proces' auziaren epaia kaleratu eta Franco desobiratu aurretik galdetu zitzaien herritarrei.
Inkestaren arabera, Alderdi Popularrak eskuratuko luke bigarren postua (botoen % 18,1), 74-81 ordezkarirekin. Apirileko datuekin alderatuta, gora egingo luke PPk (66 diputatu eskuratu zituzten duela zazpi hilabete). Unidas Podemos koalizioa egonkor mantenduko litzateke, botoen % 14,6 eta 37-45 eserleku lortuta (A28an, 42 ordezkari).
CISen arabera, koalizio moreak Ciudadanosi hartuko lioke aurre, izan ere, Albert Riveraren alderdiak zartakoa hartuko luke bozetan: botoen % 10,6 eta 27-35 ordezkari (apirilean, 57 diputatu lortu zituen).
Voxek ere behera egingo luke: botoen % 7,9 eta 14-21 eserleku (duela zazpi hilabete: 24 ordezkari). Iñigo Errejonen Mas Paisek emaitza apala eskuratuko luke: botoen % 2 bi diputatu (Madril).
Kataluniako alderdiei dagokienez, ERC apur bat haziko litzateke (asko jota 18 eserleku, gaur egun dituenak baino hiru gehiago). JxCatek, aldiz, behera egingo luke: gehienez sei ordezkari eskuratuko lituzke (zazpi ditu egun). Lehen aldiz aurkeztuko den CUPek 1-2 diputatuko lortuko lituzke.
Euskal alderdien hazkundea aurreikusi du CISek: EAJk zazpi eserleku lortuko lituzke (gaur egun sei ditu), eta EH Bilduk, bost (apirilean lau ordezkari eskuratu zituen). Navarra Sumak gaur egun dituen bi diputatuei eutsiko lieke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa