Politika
KATALUNIA
Agentziak | Erredakzioa
Marcel Mauri Omnium Cultural elkarteko presidenteordeak azaldu duenez, ostegunetik 10.000 pertsonak jaitsi dute norbere burua errudun jotzeko inprimakia.
Gironako Justizia jauregiaren aurrean ilara sortu da goizean. Argazkia: @omnium
Ehunka lagun joan dira Kataluniako epaitegietara 'proces' auziaren epaiarengatik euren burua inkulpatzera, Omnium Cultural elkarteak antolatutako kanpainari jarraiki. "Adierazpen askatasunaren eskubidea baliatzeagatik edota bozkatzeagatik" euren burua errudun jotzeko deia egin zien Omniumek herritarrei, zigortutako 12 buruzagi independentistei elkartasuna adierazteko.
"12 horiek zigortu badituzte, 2017ko urriaren 1ean bozkatu zuten ia 2,5 milioi horiek edota irailaren 20an manifestazio baketsua egin genuenok ere zigortuak izan behar gara", esan du Marcel Mauri Omniumeko presidenteordeak.
Mauriren aburuz, "gai politiko bat epaitegietara eta kartzeletara eramateak ez du inolako zentzurik; kaleetan eta parlamentuetan beharko luke. Eskubideen eta askatasunen aldeko borroka hau gudu-zelai judizialera eramatea erabaki badute, hara joango gara gu ere".
Elkarte subiranistaren presidenteordeak azaldu duenez, kanpaina aurkeztu zutenetik —ostegunetik— 100.000 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute epaitegira eraman beharreko inprimakia.
"Herri honetan inoiz izan den autoinkulpazio masiboena izatea nahi dugu", esan du Maurik, eta gogora ekarri du Kataluniak baduela "tradizioa" horrelako kanpainetan, derrigorrezko soldadutzaren kontra egindakoa, esaterako. Hain justu, Bartzelonako epaitegietan autoinkulpatzen lehenetarikoa izan da Pepe Beunza, Estatuko lehen intsumisoa.
La ciutadania mai no falla en la defensa dels drets fonamentals. Si manifestar-nos, expressar-se, mobilitzar-nos i votar és condemnable, tots nosaltres som culpables d’aquest fals delicte. Per això aquest matí jo també m'he inculpat al costat de milers de persones #JoMinculpo pic.twitter.com/gaKpC9UyQp
— Marcel Mauri de los Rios (@marcelmauri) October 28, 2019
Autoinkulpazioak izan ditzakeen zigor ondorioez galdetuta, Maurik esan du halakoak onartzea dakarrela desobedientzia zibilak, "bidezkoak ez badira ere".
Mauriren esanetan, 'proces' auziaren epaia "erabat injustua" izan zen, eta "gaurko elkartasun eta konpromiso pertsonalaren keinu honekin argi erakutsi nahi dugu Jordi Cuixarti eta gainerako preso politikoei leporatzen dizkieten delituek ez dutela nondik heldu".
Hainbat lekutan, ilarak sortu dira epaitegien aurrean. Argazkia: @omnium
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa