14:48

Politika

A10 hauteskunde orokorrak

Eusko Jaurlaritzak Gernikako Estatutua 'hil' nahi duela dio Alderdi Popularrak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gernikako Estatutua "gaurkotzeko" aukeraren inguruan "eztabaidatzeko" prest azaldu da Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentea, "beti ere esparru konstituzionalaren barruan".

  • Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentea, Gernikan

    Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentea, Gernikan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentearen iritzian, Gernikako Estatutua "ordezkatu eta hil" nahi du Eusko Jaurlaritzak, "errealitatearen ikuspegi sektario bati" eusten baitio.

Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du Alderdi Popularrak igande honetan Bizkaiko udalerri horretan. Alonsoren ustetan, data hori ospatzeko Eusko Jaurlaritzak ekitaldi ofizialik antolatu ez izanak Estatutuarekin "amaitu" nahi duela erakusten du.

"Urtemuga hau beti esanguratsua da, baina ospatzeko modukoa ez dela uste du Eusko Jaurlaritzak, horrek esan nahi du ez duela guztiontzako Gobernua izan nahi, errealitatearen ikuspegi sektarioa duten abertzaleentzako Gobernua baizik", kritikatu du.  

"Hori uste dutenei gogoratu nahi diet Estatutua gure bermea eta babesa dela, eta euskal herritarrek hala sentitzen dutela", azpimarratu du.

Gernikako Estatutuaren iraunaldia defendatu du Alderdi Popularreko buruzagiak, ideologia desberdineko euskal herritarren arteko "topagune gisa". "Katalunian gauzak okertzen hasi ziren euren elkarbizikidetzarako arauak kolokan jarri zituztenean eta autodeterminaziorako eskubidea defendatzen hasi zirenean", gaineratu du.

Amaitzeko, Gernikako Estatutua "gaurkotzeko" aukeraren inguruan "eztabaidatzeko" prest azaldu da Alonso, "beti ere esparru konstituzionalaren barruan eta akordioa bilatuz".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena