Politika
Kontrol saioa
Agentziak | Erredakzioa
Alderdi Sozialistarekin gobernatzea aurpegiratu dio Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak lehendakariari, Euskal Herriaren eta Kataluniaren "eskubide politikoak ukatzen" ari denean.
Albisteak (3)
Gernikako Estatutuaren garrantzia azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak lege organikoaren 40. urteurrenean. Estatutua eguneratzeko alderdien arteko "akordioa zabaltzea" eskatu du EAEko buruzagiak.
Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak galdera egin dio Urkulluri Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.
"Gaur 40 urte erakunde gisa prozesu bati hasiera eman genion. Ibilbide luzea dugu. Prozesuarekin aurrera jarraitzeko ez bakarrik arima, bihotza eta burua ere jarrita ditut", adierazi du lehendakariak.
Kataluniako egoera hizpide izan du agintariak. Euskadin "eredugarriak izan gaitezke", gogorarazi du. Adostasun handienarekin Estatutua eguneratzeko, "akordio zabala" lortzeko helburuarekin alderdien jarrerak hurbiltzea aldarrikatu du Urkulluk.
Kataluniako prozesu independentista aurrera eraman zuten buruzagi batzuen espetxeratze eta zigorrek Espainian "demokraziarik ez" dagoela agerian utzi dutela salatu du Jasone Agirrek. Gainera, Alderdi Sozialistarekin gobernatzea aurpegiratu dio Urkulluri, Agirreren esanetan, Euskal Herriaren eta Kataluniaren "eskubide politikoak ukatzen" ari denean.
Espetxean dauden Kataluniako buruzagiei "elkartasuna" adierazi die lehendakariak erantzunean. Hala ere, urriaren 14an esan bezala, gatazkaren konponbideak "negoziazio politikorako mahai" bat osatzea behar duela errepikatu du Urkulluk.
Lehendakariaren ahotan, mahaiak lurraldetasunaren eztabaida "Estatu ikuspegi batetik" jorratu beharko luke, "Estatu arazo bat" delako. Gainera, irtenbidea Espainiako Estatuaren “aniztasunaren” aitortzatik etorriko dela uste du Urkulluk.
Estatutua askatasun demokratiko eta eskubide zibilen "berme" dela nabarmendu du agintariak. Zentzu horretan, lege organikoa erreformatzeko prozesua aipatu du lehendakariak.
Horregatik, Euskadiko autogobernu eredua aldatzeko "aukerarik onena akordioa zabaltzea" dela berretsi du EAEko buruzagiak.
Urkullu jauna, zelan azaltzen duzu munduan zure sozioak direla espetxean sartzen dituztenak ordezkari politikoak, eta berdin egingo luketela guk ere katalanen bidea jarraitu ezkero?
— EHBildu Legebiltzar (@ehbildu_legebil) October 25, 2019
Zelan azaltzen da hemen ez dagoela demokraziarik? #ErreferendumaEzDaDelitua @AgirreGarita pic.twitter.com/fNqt5TVWFG
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa