09:33

Politika

Exhumazioa

Urkulluk Erorien Haranean lurperatuta dauden biktimen lekualdatzea aldarrikatu du

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak erabakia hartzeko 44 urte behar izan direla deitoratu du.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

    Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du gaurko eguna, Francisco Franco diktadorea desobiratu duten eguna, egokia dela frankismoaren biktimen senideek haien familiartekoak Erorien Haranetik Euskal Herrira ekartzeko egiten duten aldarrikapenarekin bat egiteko. 

Lehendakariak sare sozialetan adierazi duenez, Francoren exhumazioarekin "demokraziaren anomalia larria" zuzendu eta gerraren eta diktaduraren ondorioak pairatu zituzten belaunaldiekiko zor historikoa kitatu da.

"Une honetan nire pentsamendua haiekin dago, senideekin eta erregimen frankista pairatu zutenekin. Horiek dira oroimena, errekonozimendua eta omenaldia merezi dutenak", adierazi du Urkulluk, zorra "44 urteko atzerapenarekin" kitatu dela gogorarazi aurretik.

Hala ere, ikuspuntu demokratikotik "gertakaria arrandiarik gabe" egin behar dela azpimarratu du.

"Presa demokratikoa"

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak gaur nabarmendu duenez, Francisco Franco diktadorearen gorpuzkien exhumazioa "demokratiko presazkoa" zen.

Onda Vasca irrati katean egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Franco hil zenean berak 18 urte zituen eta Unibertsitatean zegoen. Diktadorea hil egin zela jakitean ospatzera joan zen lagunekin, "egun zoriontsua izan zen", erantsi du.

Deitoratu duenez, 44 urte igaro behar izan dira erabakia hartzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena