Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Generalitateko presidenteak, halaber, "indarkeria guztiak" gaitzesten dituela nabarmendu du, eta deitoratu du batzuek esatea ez duela hori egin orain arte.
Quim Torra, astearte honetako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Albisteak (9)
Quim Torra Generalitateko presidenteak eskatu du ikerketa abiatzea Esquadra Mossoen barnean, protokoloek jasotzen dituzten argibideetatik kanpoko kargak egon ote diren egiaztatzeko, eta, hala balitz, espedienteak irekitzeko; halaber, Torrak "indarkeria guztiak" gaitzesten duela nabarmendu du, eta deitoratu du batzuek esatea ez duela hori egin orain arte. Presidenteak eskatu du, horrez gain, Kataluniako Parlamentuan proces auziaren epaiaren osteko gatazken harira ikerketa-batzordea abiatzea.
Prentsaurrekoan, presidenteak babestu du argitu behar dela ea gehiegikeriaz jokatu duen agenterik izan den, herritarren polizia-indar honekiko konfiantza berreskuratzea xede.
Hori dela eta, eskaera luzatu dio Miquel Buch Barne Kontseilariari "segituan" barne-ikerketa abiatzeko, eta "behar beste espediente" irekitzeko indarrean dauden protokoloak errespetatu ez dituzten agenteen aurka.
Horrez gain, Torrak, astearte honetako gobernu-bileran, proposatu du Parlamentuak sortzea, "ahalik eta lasterren", ikerketa-batzorde bat, proceseko liderrak kondenatu zituen Auzitegi Gorenaren epaiaren aurkako protestetan izandako istiluengatik.
Batzorde horrek, azpimarratu duenez, "aztertu eta ikertu beharko ditu, gardentasun osoz, protestetan izandako gertaera guztiak"; iradoki du bertan Kataluniako Herriaren Defendatzailea eta giza eskubideetako erakundeak izatea, besteak beste.
"Indarkeria guztiak" gaitzesten ditu
Agerraldian, Torrak nabarmendu du "indarkeria guztiak" gaitzesten dituela, eta deitoratu du batzuek esatea ez duela hori egin orain arte: "Hori aitzakia da, istiluen atzeko gatazka politikoaz ez hitz egiteko".
"Aizu, ezin dut egunero jarraitu galdera horrekin, hori aitzakia da. Arazoa, hain zuzen ere, Katalunian dagoen gatazka politikoari ez heltzea da", adierazi du.
Azken egunotako manifestazioen gainean, Meritxell Budo Kataluniako Gobernuaren bozeramaileak ohartarazi du "zentzugabekeria" izango litzatekeela "lotzea" gazteak eta indarkeria.
Indarkeria guztiz gaitzesten duela islatzeko, Torrak aipamena egin dio Kataluniako Gobernuak astearte honetan onartutako akordioetako bati; horretan, goraipatu ditu epaiaren osteko "manifestazio baketsuak", eta salatu ditu "izandako indarkeriazko ekintza guztiak".
Halaber, Kataluniako Gobernuak adostu du "babesa ematea zauritu guztiei"; laster sendatzea opa die Torrak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa