Politika
Polemika Nafarroan
Agentziak | Erredakzioa
"Faxista" deitzea leporatuta Navarra Sumak Santos Cerdan sozialistaren kontra salaketa bat aurkeztuko zuela iragarri ostean egin ditu adierazpen horiek Chivitek.
Iñaki Iriarte (Navarra Suma), Nafarroako parlamentuan. Artxiboko argazkia: EiTB
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak astearte honetan azpimarratu duenez, Iñaki Iriarte "frankismoa goraipatzeko ekitaldi batean" izan zen. Zehazki, "faxista" deitzea leporatuta Navarra Sumak Santos Cerdan sozialistaren kontra salaketa bat aurkeztuko zuela iragarri ostean egin ditu adierazpen horiek Chivitek.
Abuztuan, errekete frankistei Leitzan egin zieten omenaldi batean parte hartu izana aurpegiratu zion Cerdanek Iriarteri. Testuinguru horretan, Javier Esparzak (Navarra Suma) Kongresurako PSNren hautagaiaren kontra demanda bat aurkeztuko zutela iragarri ostean, Cerdanek berak eman zuen argudio bera erabili du gaur Chivitek.
Horren harira, demanda bat "bakoitzak nahi duenean" aurkez dezakeela esan die Chivitek kazetariei, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariarekin izandako bilera amaitu ondoren. Gainera, Iriartek abuztuko ekitaldi horretan parte hartu zuela frogatu dezaketen “dokumentu grafikoak” egon badaudela azpimarratu du.
"Bakoitzak nahi duen izena jar diezaioke", esan du, baina "erreketeen banderak zeuden, Nafarroako bandera ereinozdunak", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa