10:29

Politika

FRANCO

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Agentziak

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

  • Erorien Harana

    Erorien Harana. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua, eta senideen aurrean egingo dute.

Espainiako Gobernuak agiri baten bidez jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren Legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan. Azken erabakia aurten hartu du Espainiako Gobernuak.

Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak.

Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa.

Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren Legeak espresuki debekatzen baitu".

Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio".

"Espainiako demokraziaren zirkulu sinbolikoa itxi egin da", esan zuen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak epaia ezagutu zenean.

Franco hobitik ateratzeko erabiliko diren makinak Erorien Haranean sartu dira

Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertako jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena