23:41

Politika

Istiluak

26 zauritu eta atxilotu bat Madrilen, 'amnistiaren' aldeko martxa bat bukatu ondoren

Agentzia | Erredakzioa

Manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskarrak 20:30 aldera hasi dira, protesta bukatu eta ordubete geroago. 4.000 bat pertsonak parte hartu dute manifestazioan.

  • Espainiako Polizia Madrileko erdialdean. Argazkia: EFE/Luca Piergiovanni

    Espainiako Polizia Madrileko erdialdean. Argazkia: EFE/Luca Piergiovanni

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Istiluak eta Espainiako Poliziaren kargak izan dira Madrilen. Ehun bat manifestari Kale Nagusia ixten saiatu direnean hasi dira liskarrak. Pertsona bat atxilotu dute, eta gutxienez 26 zauritu dira, horietako 11 poliziak eta 15 zibil.

Manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskarrak 20:30 aldera hasi dira, protesta bukatu eta ordubete geroago. 4.000 bat pertsonak parte hartu dute manifestazioan. Larunbat honetan, urtero bezala, "preso politiko guztien amnistia" eskatu dute manifestazioan.

Kargak Kale Nagusian hasi dira. Ehunka manifestari etorbidea ixten saiatu dira, eta Espainiako Poliziak kargatu egin du.

Ondoren, manifestariek eserlekuak eta terraza bateko altzariak hartu dituzte Callao plazan, eta polizien aurka bota dituzte. Polizia bat zauritu dute bertan.

Istiluetan, gizon bat atxilotu dute Callaon. Ondoren, tentsioa eta kargak Preciados kalera lekualdatu dira, bitartean Poliziak Callao plaza hustu du eta Poliziaren 30 bat furgoik Kale Nagusiko zirkulazioa eten dute.

Espainiako Poliziak Madrilen jaurtitako gas negar-eragilea. Argazkia: EFE/Luca Piergiovanni

Oraingoz 26 pertsona zauritu dira liskarretan, horietako 11 poliziak. Batek hankan zauri "larria" du, beste batek lepauztaia hautsita eta hirugarren batek buruan kolpea.

Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzaren arabera, 4.000 bat pertsonak egindako martxa 19:30 aldera bukatu da. Atochatik Puerta del Solera ibilbidea egin dute segurtasun neurri handien artean eta istilurik gabe.

Manifestazioa ezkerreko 20 elkarte baino gehiagok antolatu dute, eta "preso politiko guztien amnistia" eskatu du protestak, "Kataluniako preso politikoei" aipamen berezia eginez, nahiz eta martxa "aspaldi" prestatu, antolatzaileek zehaztu dutenez.

Gainera, ehun bat gaztek elkarretaratzea egin dute Goya eta Alcala kaleen arteko elkargunean, "Katalunia Espainia da" lelopean, 'gazte abertzaleek' deituta. Amnistiaren aldeko manifestaziora hurbiltzen saiatu dira, baina Espainiako Poliziak eragotzi die.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena