20:25

Politika

'Procés' auziko epaia

Ehunka manifestarik ia bi orduz itxi dute Bilborako sarbidea

eitb.eus

Ehunka manifestari bildu dira San Mames parean, eta errepidea itxi dute. Ordu eta erdiren ostean, bat-bateko martxa abiatu dute hiriko erdigunerantz. Sei lagun atxilotu dituzte.

3:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka manifestarik zirkulazioa eten dute Bilboko sarbidean, 'proces' auziaren epaia salatzeko.

Mobilizazioa 17:30ak aldera abiatu dute, San Mames parean, A8ko sarrera-irteeran. Bertan, eserialdia egin dute, eta ibilgailuen zirkulazioa etetea lortu dute, bi noranzkoetan.

Manifestariak errepide erdian eseri dira, eta banan-banan ateratzen saiatu da Ertzaintza. Horrek tentsio uneak eragin ditu, eta agenteak manifestarien aurka oldartu dira noizbehinka. Testuinguru horretan, hainbat pertsona identifikatu dituzte, eta sei atxilotuta eraman dituzte.

Manifestariek hainbat aldarri oihukatu dituzte, hala nola "Katalunia aurrera!" eta "Ez gaituzue geldituko! Euskal gazteria aurrera!".

Ordu eta erdiren ostean, Ertzaintzak aurrera egin du eta manifestariak errepidetik atera dira. Ondoren, bat-bateko martxa abiatu dute hiriko erdigunera.

19:00ak inguruan ireki dute berriro Bilboko sarbidea.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena