09:41

Politika

memoria historikoa

EAEko 108 herritako ikur frankistak kendu dituzte, baina 15 herritan badira oraindik

Agentziak | Erredakzioa

Horietatik bederatzi Bizkaian daude eta hiru daude Araban eta beste hiru Gipuzkoan. Aipatzekoak dira, besteak beste, Gasteizko katedral berrian eta Justizia Jauregi zaharrean dauden armarriak.

1:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.021 ikur frankista kendu dituzte azken urteetan, Gogora Memoriaren Euskal Institutuak egindako txosten batek jasotzen duenez. Duela bost urte, 123 udalerritan topa zitezkeen frankismoa goratzen zuten ikurrak, eta, gehienak kendu badituzte ere, gaur egun, 15 udalerritan daude oraindik.

Bizkaian daude gehienak, eta hiru daude Araban eta beste hiru Gipuzkoan

Honakoak aipatzen dira txostenean: Gasteizko katedral berrian eta Olagibel kalean dagoen Justizia Jauregi zaharrean dauden armarri frankistak, Portugaleteko eta Getxoko hilerrietan frankisten aldeko bi panteoi daude, Lemoako harkaitzean eta Elgoibarko Morkaiko mendian jarritako gurutzeak eta Elgoibar, Erandio, Mutriku eta Gasteiz udalerrietako kale-izen batzuk, udalek horiei eustea erabaki baitute. Horiez gain, babes ofizialeko etxeetan jarritako plakak ere badaude.

Arestian esan bezala, 2016tik 1.000 ikur frankista baino gehiago kendu dituzte. Erretiratutakoen artean honakoak daude: Bilboko Ogasunaren eraikineko arrano frankista, Barakaldoko Correoseko eraikineko armarria, 8 monumentu (horietatik hiru zutik daude, baina kutsu frankistarik gabeko elementurik gabe), 9 aipamen, domina eta erretratu eta espazio publikoetako 16 izen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena