Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Urriaren 26ra arte ezer ez zuela antolatuko iragarri ostean, beste prentsa-ohar bat kaleratu du erabaki hori ezabatzeko eta "aurki deialdi gehiago" egingo dituela adierazteko.
Prateko protesta 'Tsunami Demokratikoak' deitu zuen, astelehenean. Argazkia: EFE.
Tsunami Demokratikoak atzera egin eta "aurki deialdi gehiago" egingo dituela iragarri du, ordu batzuk lehenago urriaren 26ra arte beste deialdirik egingo ez zuela jakinarazi ondoren. Tsunami Demokratikoak lehen agirian azaldu du orain indarrean dauden ekimenek, 'Askatasunaren Martxak' edo ostiral honetako greba orokorrak, protaganismo osoa izateko erabaki duela ordura arte mobilizaziorik ez antolatzea.
"Urriaren 26ra arte ez dago aurreikusita, printzipioz, inolako ekintzarik; protagonismo osoa, orain, abian dauden ekimenei emango zaie", nabarmendu dute lehen ohar horren bidez.
Ondoren, berriz, beste agiri bat kaleratu dute Telegramen. Bertan urriaren 26ko erreferentzia guztiak ezabatu dituzte, ez dute esan ordura arte ezer egingo ez dutenik eta "aurki deialdi gehiago" egingo dituztela iragartzera mugatu da.
FC Bartzelonak eta Real Madrilek egun horretan Camp Noun jokatu behar zuten partidua agian Madrilen jokatuko dela zabaldu ostean igorri du Tsunami Demokratikoak ohar berria.
Challenge accepted ¿¿https://t.co/zygTNvnyFD
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) October 16, 2019
Aurreko astelehenean, hainbat erakunde independentistek urriaren 26an manifestazio handi bat egitea planteatu zuten, baina oraindik ez dago deialdi formalik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa