Politika
Protestak Katalunian
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, Espainiako Gobernuak agiri bat kaleratu du, eta Katalunian "indarkeria erabili duten taldeen ekintzen aurrean, segurtasuna bermatzeko konpromisoa" azpimarratu du.
Albisteak (3)
51 pertsona atxilotu dituzte bart Katalunian, proces auziaren epaia salatzeko egin den bigarren protesta egunean. Deialdi baketsua zegoen deituta, baina berehala hasi dira istiluak, Bartzelona erdigunean bereziki. Gracia pasealekuan, ehunka sute piztu dituzte, eta aurrez aurreko istilu gogorrak izan dira manifestari eta polizien artean. Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez, Tarragonan (14), eta Lleidan (8) eta Bartzelonan (29) egin dituzte atxiloketak.
Gainera, 125 pertsona zauritu dira buruzagi independentisten aurkako epaia salatzeko protestetan. Kataluniako larrialdietarako zerbitzuaren arabera, Bartzelonan (74), Lleidan (15), Gurben (14), Tarragonan (11), Gironan (7), Sabadellen (2) eta Molleten (2) artatu dituzte zaurituak.
Zaurituetako 18 lekuan bertan artatu dituzte, 7 osasun zentroetara eraman dituzte eta 30 osasun zentroetan geratu dira, azterketa medikoaren zain.
Istiluak Bartzelonako erdigunean. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak "segurtasuna bermatu" nahi du
Testuinguru horretan, Katalunian "segurtasuna bermatzeko konpromisoa" azpimarratu du Espainiako Gobernuak, eta, salatu duenez, "bizikidetza hausteko ekintza koordinatuak dira".
Gaur gauean kaleratutako agiri batean, Espainiako jarduneko Gobernuak ez du ekintza berezirik aipatu, baina segurtasun indarren arteko elkarlana azpimarratu, eta Esquadra Mossoen, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren arteko koordinazioa goraipatu du.
Gainera, oposizioko alderdi politikoekin batera "irmotasunez, proportzionaltasunez eta batasunez" jokatuko duela iragarri du.
"Gutxiengo batek bortizkeria inposatu nahi du Kataluniako zenbait hiritako kaleetan, bereziki Bartzelonan, Tarragonan, Gironan eta Lleidan", esan du Espainiako jarduneko Gobernuak oharraren hasieran, eta gauean izandako "protesta guztietan" istiluak izan direla adierazi du.
Halaber, "indarkeria erabili duten talde batzuek" Espainiako Gobernuak Tarragonan, Gironan eta Lleidan dituen ordezkaritzen egoitzei eraso dietela azpimarratu du Exekutiboak, eta Kataluniako beste herri batzuetan ere "kalteak eta ekintza bandalikoak" izan direla jakinarazi du. Beraz, "agerikoa da honakoa ez dela mugimendu baketsu bat", eta "elkarbizitza haustea helburu duten ekintza koordinatuak dira", esan du.
"Espainiako Gobernuaren helburua Katalunian segurtasuna eta bizikidetza bermatzea da eta izango da beti, eta irmotasun, proportzionaltasun eta batasun konpromisoa betez egingo du, beharrezkoa bada", Gobernuaren mezuaren arabera.
Istiluak Bartzelonako erdigunean. Argazkia: EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa