Politika
'Proces' auziko epaia
Agentziak | Erredakzioa
Sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik erabaki du epaileak euroagindua ematea. Alemaniak, bere garaian, Kataluniako presidente ohia estraditatzea arbuiatu zuen.
Carles Puigdemont kataluniako presidente ohia, egun, Belgikan dago. Argazkia: EFE.
Albisteak (11)
Belgikan dagoen Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren aurkako atxiloketa eta entrega agindu europarra eta nazioartekoa eman du Pablo Llarena epaileak; Llarenak bi delitugatik erabaki du agindua ematea: bata da sedizio-delitua, eta bestea, aldiz, diru publikoa bidegabe erabiltzea.
Auzitegi Gorenak astelehen goizean sinatu du epaia, eta proceseko liderrei 9 eta 13 urte arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie, sedizioagatik; handik ordu gutxi batzuetara, Pablo Llarena auziaren epaile instruktoreak Kataluniako presidente ohiaren entrega galdegiteko mekanismoa abiatzea erabaki du. Bere garaian, Alemaniak Puigdemont estraditatzea errefusatu zuen, auziaren instrukzioan zehar.
Fiskaltzak eskatuta hartu du erabakia epaileak; izan ere, aurreko ostegunean, epaiaren gertutasunagatik, idazkia helarazi zion Fiskaltzak Llarenari.
Hala, Llarenak agindu du Puigdemont "bilatu, atxilotu eta espetxean sartzeko", eta horretarako erabili du haren aurkako atxiloketa- eta entrega-agindu nazional, europar eta nazioartekoa. Presidente ohia inoiz ez dute epaitu; izan ere, 2017an, Estatutik alde egin zuen.
Auto horretan, Llarenak indargabetu du Puigdemonten eta Toni Comin kontseilari ohiaren aurka emandako gabetze-agindua; izan ere, diputatu gisa zeuden zigortuta. Comin ere Belgikan dago, eta zigor horren oinarria zen Puigdemont eta bera matxinadagatik zeudela auzipetuta.
Gorenaren epaiak "zalantzarik gabeko eragina du ihes egindakoei egotzi ahal zaien ardura-iragarpenean"
Proceseko epaitegiaren erabakiak, alegia, bederatzi lider independentista sedizioagatik eta ez matxinadagatik zigortzeak, badu, Llarenaren iritziz, "zalantzarik gabeko eragina, ihes egindakoei egotzi ahal zaien ardura-iragarpenean". Hori dela eta, adostu du Kataluniako Parlamentuko Mahaiari helaraztea bi auzipetu horien indargabetzearen etetea.
Hain zuzen, epaileak, Puigdemonten entrega zergatik eskatzen duen azaltzean, argudiatzen ditu Gorenak ezarritako zigorrak; izan ere, zigor horiek ekar lezakete "iheslariak Europar Batasunekoak ez diren beste herrialde batzuetan babestea".
Instrukzioan zehar Puigdemonten aurka zeuden "zentzuzko kriminalitate-zantzuek" gaur egun ere jarraitzen dute indarrean, "eta, gainera, iheslariaren ardura-iragarpena indartzen duen epaia dago", dio Llarenak.
Epailearen iritziz, berak akusatuei egotzi zizkien "gertaeretan" du oinarri epaiak, auzipetze-autoan, eta hori indartuta dago kontuan izanik gertutasun nabaria dagoela Oriol Junqueras kondenatuari eta auzipetuta dagoen Carles Puigdemonti egozten zaizkien ekarpen zehatzen artean.
Matxinada-, sedizio- edo desobedientzia-delituen arteko desadostasunen amaiera
Llarenaren arabera, epaiak amaiera eman die matxinada-, sedizio- edo desobedientzia-delituen arteko desadostasunei (desobedientzia defentsek babestu dute), eta sedizioaren alde egin du; Puigdemonten entrega eskatzen du, hain zuzen, horregatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik.
Europar Batasunean, Llarenak gogora ekarri duenez, "konfiantzazko hastapenak" agintzen du, beste herrialdeetako auzitegien funtzionamenduari dagokionez, eta sinplifikatutako prozedura judiziala dago gainera, xede izanik "ustezko gaizkileak entregatzea, delitua egin duten herrialdea ez den beste herrialde bateko lurraldean kokatzen badira".
Llarenak, duela hilabete batzuk, Puigdemonten eta beste kontseilari batzuen aurkako euroagindua kendu zuen, Alemaniako Schleswig-Holsteingo auzitegiak uko egin ziolako presidente ohia matxinadagatik entregatzeari; bakarrik onartu zuen dirua bide gabe erabiltzeagatik egitea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa