12:43

Politika

'Proces' auzia

Espainiako alderdiak, adiskidetzerako deien eta indultuen aurkako aldarrien artean

Agentziak | Erredakzioa

PPren, Ciudadanosen, Podemosen eta Voxen buruek iritzia eman dute ‘proces’ auziaren ebazpena zabaldu eta gero. 9 eta 13 urte arteko kartzelaldia ezarri die Espainiako Auzitegi Gorenak zigortuei.  

  • Pablo Casado

    "Okerrak ordaindu egiten dira", Pablo Casadok ebazpenaren aurrean esan duenez. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Casado Alderdi Popularreko buruak lasaitasun mezua helarazi du gaur, “proces” auziaren ebazpenaren berri jakin eta gero, “okerrak ordaindu egiten direlako”, eta Pedro Sanchez funtziotan den Espainiako presidenteari eskatu dio gaur bertan agintzeko zigortuak ez dituela indultatuko.

Casadoren ustez, “proces” auziaren ebazpena “Espainiako historia demokratikoan garrantzitsuena da 1981eko otsailaren 23koaren ondoren”, eta, idatziari eta Gorenaren lanari errespetua agertu eta gero, ERC eta JxCATekiko paktu guztiak haustea eskatu dio Sanchezi, “beraien buruak kondenatuta baitaude dagoeneko, ordena konstituzionala iraultzeagatik”.

Gainera, “ikertzeko modukotzat” jo du Zigor Kodea aldatzeko aukera, matxinada delitua egozteko ez dadin zertan indarkeria erabili behar izan, eta legez kanpoko galdeketak delitu gisa sartzeko.  

“Justizia egin da”

Albert Rivera Ciudadanosen presidenteak ebazpena txalotu du, “gaur justizia egin da” esanez, eta zigortuek kartzela onurarik ez izatea eskatuko dutela agindu du.

“Gaur, onok irabazi dugu, eta pasaporteak kendu nahi zizkigutenek eta sufriarazi digutenek galdu dute”, azpimarratu du Riverak.

“Adiskidetzearen alde”

Bestalde, Pablo Iglesias Podemoseko buruaren ustez, “proces” auziaren epaia historiara pasatuko da, “demokrazian gatazka politikoei nola ekin beharko ez litzaiekeen erakusteko ikur gisa”, eta “ezinbesteko adiskidetzearen alde” egiteko eta Kataluniarekin “zubiak eraikitzearen” alde lanean hasteko deia egin du.

Sare sozialen bidez zabaldu duen mezu batean, Iglesiasek adierazi du “legea errespetatu eta ebazpena onartu” beharko luketela denek, eta balorazio bakarra egin du idatziaren inguruan: epaimahaiak aho batez onartu du ez zela indarkeriarik egon, eta hori, Iglesiasen iritziz, “agerikoa zen mundu osoarentzat, baita independentismoaren aurkari nagusientzat ere”.

Hemendik aurrera, bere alderdiak “umiltasunez” adiskidetzearen alde lan egingo duela esan du. “Unidas Podemosek Espainiaren beste ideia bat ordezkatu behar du, enpatian, elkarrizketan eta anaitasunean oinarritutakoa”, erantsi du.

Iglesiasek besarkada bana helarazi die zigortuei eta horien senideei, eta gehitu du “enpatiak” gidatu behar duela “gure ekintza politikoa, inoiz gatazkak konpondu nahi baditugu”.

“Sanchezen oso gustuko lotsaria”

Santiago Abascal Voxen presidenteak, bestalde, Auzitegi Gorenaren ebazpena “oso desegokia, akatsa eta lotsagarria” da, “Pedro Sanchezen oso gustukoa”, eta bere alderdia helegitea jarriko ote duen aztertzen ari da.  

Abascalen esanetan, Auzitegi Gorenak kaleratutako ebazpenaren aurkako helegitea jarriko dute (alderdia akusatzaile pribatua izan da epaiketan), frogatutzat ematen baitute matxinada delitua egon zela, nahiz eta kondenatuei ez dieten egotzi.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena