12:39

Politika

'Proces' auzia

Urkullu: 'Amaiera judizial honek ez du ezer ixten'

eitb.eus

"Auzitegi Gorenaren epaiak, momentuz, zorigaiztoko amaiera ematen dio zentzugabeko prozesu politiko eta judizial bati", azpimarratu du lehendakariak.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentistei ezarritako zigorra hizpide izan du Iñigo Urkullu lehendakariak Sabino Arana Fundazioan. EAEko buruzagiaren ahotan, "amaiera judizial honek ez du ezer ixten".

"Auzitegi Gorenaren epaiak, momentuz, zorigaiztoko amaiera ematen dio zentzugabeko prozesu politiko eta judizial bati", azpimarratu du lehendakariak. "Politikaren judizializazioak emaitza negatiboak ekartzen dituzte", erantsi du.

Bestalde, "epai honen ondoren, giza hurbiltasuna eta elkartasuna adierazi nahi diet espetxean dauden pertsonei. Ziur naiz ez zutenaz kalterik sortu nahi", esan du.

"Giza hurbiltasuna eta elkartasuna adierazi nahi diet espetxean dauden pertsonei"

"Ulertzen ditut Kataluniako gizartearen zati baten zama emozional handia, tristura, frustrazioa eta itxaropen eza. Lasaitasuna mantentzea eskatuko nuke. Konponbide politiko bat bilatzeko bidean zuhurtasunez eta inteligentzia politikoaz jokatzeko momentua da", eskatu du.

"Ezin bestekoa da estrategia bat bultzatzea trenen arteko talka, irteerarik gabeko kaleak edo gizarte zatiketa ekiditeko. Zeharkako estrategia bat elkarrizketaren eta akordioaren aldeko apustua eginez. Estrategia hori ez izateak ekarri gaitu honaino", gogorarazi.

Azkenik, "negoziazio politikorako prozesua eta mahaia dira arazo politiko baten konponbidea bideratzeko aukera bakarrak", nabarmendu du.

Chivitek epaia "onartzeko" deia egin du

Bestalde, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak epaia "onartzeko eta betetzeko" eta botere banaketa "errespetatzeko" deia egin du.

Halaber, buruzagi sozialistak gogorarazi du "beti" defendatu izan duela Kataluniako indar independentistekin hitz egitea.

Chivitek ez du adierazpen gehiagorik egin, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEko idazkari nagusiaren hitzekin bat egin du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena