19:04

Politika

Altsasuko auziaren epaia

Alderdi gehienek salatu dute oraindik gehiegizkoak direla Altsasukoen zigorrak

agentziak | erredakzioa

Alderdiek uste dute zigorren murrizketa txikiak ez duela gazteei egiten ari zaizkien kaltea konpontzen. Sindikatuetatik ere "eskandalu judiziala" dela aipatu dute.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen inguruan eman duen ebazpenak (espetxeratzea berretsi du, baina zigor murrizketa txiki batekin) segituan ekarri ditu eragileen erreakzioak.

Navarra Sumak "erabateko errespetua" agertu du. Baloraziorik egin gabe, UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatzen duten koalizioak adierazi du "ebazpen judizialekiko erabateko errespetua" dela haien jokamoldea.

Geroa Baik gaitzetsi du "Auzitegi Gorenak Altsasuko auziaren izugarrikeriari eusten" diola, murrizketa txiki bat egon den arren.

Koalizioak azpimarratu duenez, Gorenaren ebazpenak "agerian uzten du, hain zuzen ere, auziaren hasieratik dagoen proportzionaltasun eza, ez baitu diskriminazio larrigarria onartzen, ez nagusikeria agintearen aurkako delituaren kasuan, Auzitegi Nazionalak ez bezala, eta gainera akusatutako biri lesio delituak kendu dizkie frogarik ez dagoelako".

Bakartxo Ruiz EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak esan du ebazpenak ez dituela "gehiegikeria eta injustizia konpontzen".

Hedabideen aurrean azaldu duenez, "ez da sakoneko arazoa konpontzen, gazte hauek preso jarraitzea, gertakaritik hiru urte igaro direnean".

Sortuk uste du Auzitegi Gorenak "hemen justiziarik eta demokraziarik ez dagoela baieztatzen" duela, eta EAk, Auzitegiak "injustiziari eusten" diola.

Bestalde, Ramon Alzorriz PSNren Antolakuntza idazkariak adierazi du Auzitegiak "hitz egin" duela, eta ondorioz, "ebazpena errespetatzea eta betetzea" besterik ez dela geratzen. "Erabaki judizialekiko errespetuari eutsi izan diogu beti", gaineratu du parlamentari sozialistak.

Mikel Buil Podemos Ahal Duguren bozeramaileak, berriz, salatu du "egin ziren akusazio interesatu guztiak desegin badira ere", ezarritako zigorra "guztiz gehiegizkoa" dela.

Horren harira, azpimarratu duenez, "lehenengo akusazio interesatuen aurrean, azkenean egiaztatu da ez zela terrorismoa izan, tabernako borroka izan zela; horregatik, gehiegizkoa zigorra da, eta kasua ez zen sekula Nafarroatik atera behar".

Ezkerra ere ebazpenaren aurka agertu da, zigorra "erabak gehiegizkoa" dela iritzita, "are gehiago, gazteetako batzuek espetxean 1.059 egun daramatenean". Gainera, ohartarazi du prozesu judizial horrek "aurrekari arriskutsua" ezartzen duela.

LABek esan du zigorraren murrizketak ez diola "larritasuna kentzen ebazpenari", eta ez diola amaiera ematen "eskandalu judizialari". Gorenak "urtetako zigorra ezarri die, onar zitekeen erabaki bakarra absoluzioa zenean", azpimarratu du.

Bien bitartean, guardia zibilen elkarteek kritikatu egin dute zigorraren murrizketa, eta segurtasun indarrak babesteko neurriak eskatu dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena