Politika
Altsasuko auziaren epaia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Javier Remirez presidenteordeak esan du Foru Gobernuak ebazpen judizial guztiak errespetatzen dituela, eta balorazio politikoak egitea alderdiei dagokiela.
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Nafarroako Gobernuak "erabateko errespetua" agertu du Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko auzian eman berri duen epaiaren harira. Altsasuko gazteei urtebete eta erdi eta bederatzi urte eta sei hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie.
Javier Remirez Foru Gobernuko presidenteordeak, halaber, bizikidetzaren alde lan egiteko deia egin du.
Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdien artean auzi honen inguruko iritzi ezberdinak daudela onartuta, Remirezek esan du Gobernuak ebazpen judizial guztiak errespetatzen dituela, eta balorazio politikoak egitea alderdi politikoei dagokiela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa