Politika
Presoak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Reta 2015eko uztailean atxilotu zuten ETAren taldeko logistikoko kide izatea egotzita. Garai hartan ETA armagabetze prozesuan murgilduta zegoen.
Joan den urtarrilean Bilbon presoen alde egindako manifestazioa. Argazkia: EFE
Frantziako agintariek Iñaki Reta ETAko presoa Fresnesko (Paris) espetxetik Mont-de-Marsango kartzelara –Euskal Herritik 215 kilometrora- lekualdatu dutela jakinarazi du Etxerat elkarteak.
Iñaki Reta 2015eko uztailaren 7an atxilotu zuten Frantziako Osses herrian, Xabier Goienetxearekin batera. ETAren talde logistikoko kide izatea egotzita antzeman zituzten. Garai hartan ETA armagabetze prozesuan murgilduta zegoen eta "zuloak ixten" ari ziren.
Lau urte lehenago iragarri zuen jarduera armatua betirako amaitu zuela. 2017an gauzatu zuen armagabetzea eta 2018an desegin zen.
2018ko otsailaz geroztik, Frantziak 29 euskal preso hurbildu ditu Mont-de-Marsan eta Lannemezango kartzelatara.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa