Politika
Hauteskunde orokorrak
Agentziak | Erredakzioa
Nolanahi ere, "euskal herritarren heldutasunak" hori saihestea espero du Roberto Uriartek; Lopez de Uraldek azaldu du zergatik erabaki duen Unidas Podemosen jarraitzea.
Podemosen iritziz, Mas Paisek PPren susperraldia ekar lezake Bizkaian. Argazkia: @PodemosEuskadi_
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatu eta hautagaiak astearte honetan ohartarazi duenez, azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan Mas Paisek Bizkaian hautagaitza aurkezteak PP lurralde horretan suspertzea ekar lezake; izan ere, baliteke Iñigo Errejonen alderdiak PSE-EEri eta Elkarrekin Podemosi botoak kentzea. Apirilaren 28ko hauteskundeetan, PPk ez zuen ordezkaritzarik lortu Bizkaian.
"Bizkaian, alderdien arteko lehia handia dago; indar berri batek PSOEren edo Unidas Podemosen aukera ahultzen baditu, PPk diputatu bat lor lezake. Uste dut ez dela gertatuko, euskal herritarren heldutasunagatik; heldutasun horrek PPren nolabaiteko susperraldi hori saihestuko du", esan du Uriartek, Bilbon, prentsaurrekoan. Horren iritziz, Iñigo Errejonen zerrendari babesa eman liezaioketen hautesleek PSOEri edo Unidas Podemosi ere eman liezaiokete.
Bizkaitar diputatuak nabarmendu du Errejonek "eskubide osoa duela alderdi bat sortzeko eta aurkezteko", eta adierazi du inkestek aurreikusten dutela "min handiagoa" egingo diola PSOEri Unidas Podemosi baino.
Uriartek azaldu duenez, "herrialde honetako hauteskundeen historian, zatiketek ez dute inolako arrakastarik izan", eta Mas Pais eta Solidaria (PSE-EEko hainbat militantek sortu dute) alderdien arteko hautagaitzak Unidas Podemosi ez eragitea espero duela esan du.
Lopez de Uraldek azaldu du zergatik jarraituko duen Unidas Podemosen
Juantxo Lopez de Uralde arabar diputatuak, bere aldetik, adierazi du ez dagoela "batere ados", baina errespetatzen duela Equok Espainian hartutako erabakia, alegia, Mas Paisekin batera aurkeztea. Gauza bera esan du Equo Euskadiren erabakiaren gainean (ez du parte hartuko azaroaren 10eko orokorretan, ez Errejonekin, ez Unidas Podemosekin ere).
Horren hitzetan, berak, "koherentziagatik eta leialtasunagatik", Unidas Podemosen jarraituko du, "ekologismo politikoaren erreferentea izateko". Gogora ekarri du Equo 2010ean sortu zutela, eta ez zutela ordezkaritzarik lortu 2015era arte. Garai hartan, Podemos etengabe gora ari zela, Pablo Iglesiasek eskua luzatu zion Equori, "Podemosek, garaitzeko, inoren laguntza behar ez zuen arren".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa