Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
'Askatasuna. Errepresioak ez gaitu geldituko' lelopean manifestazioa egin dute. "Independentismoa kriminalizatzeko borondatea", kritikatu du Marcel Mauri Omniumeko presidenteordeak.
CDRko kideen askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa Sabadellen. : EFE/ Susanna Sáez
Albisteak (4)
Udaltzaingoaren arabera, 12.000 pertsonak manifestazioa egin dute larunbat honetan, Sabadellen (Bartzelona), Guardia Zibilak astelehenean atxilotutako CDRko zazpi kideei babesa emateko.
Protesta 18:00ak aldera abiatu da Sabadelleko epaitegien aurrean, eta hiriko kaleetatik ibilbidea egin du udaletxera arte. Bertan manifestu bat irakurri dute antolatzaileek.
'Askatasuna. Errepresioak ez gaitu gelditu' lelopean protesta egin dute manifestariek. Besteak beste, 'Okupazio indarrak kanpora' eta 'Errepresioa, aski da. Muntaia polizialik ez. Askatasuna', irakurri zitekeen pankartetan.
Era berean, 'Okupazio indarrak kanpora', 'Ez dira terroristak, independentistak dira' eta 'Preso politikoak askatasuna', oihu egin dute manifestariek.
"Independentismoa kriminalizatzeko borondatea", kritikatu du Marcel Mauri Omniumeko presidenteordeak. Horregatik, atxilotuen askatasuna eskatu du Maurik. "Errepresioa" erabiltzeari uztea exijitu dio Estatuari.
Atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko plataformako bozeramaileak manifestua irakurri du. Zazpi atxilotuen "defentsarako eskubidea" urratu dutela, eta "manipulazioak, presioak eta bakartzea" salatu ditu. Praktikan terrorismoaren aurkako legea aplikatu izan zaiela aditzera eman du.
Berehala aske uztea eta auzia artxibatzea eskatu du. Atxiloketen atzean "Estatuaren makineria errepresiboa dago, independentismoa geldiarazi ezinik etsita", erantsi duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa