12:53

Politika

Azaroaren 10eko orokorrak

Podemos Murtziako lider ohia Mas Paiseko zerrendaburua izango da eskualdean

Agentziak | Erredakzioa

"Tristura eta etsipen handiz" utzi du Podemos Oscar Urralburuk, Iñigo Errejonek aste honetan aurkeztutako alderdiaren zerrendaburu izango dela esan aurretik.

  • Iñigo Errejonek aste honetan aurkeztu du Mas Pais alderdi berria. Argazkia: EFE.

    Iñigo Errejonek aste honetan aurkeztu du Mas Pais alderdi berria. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Podemosek Murtzian orain arte idazkari nagusi zen Oscar Urralburuk jakinarazi du alderdia utzi duela, "tristura eta etsipen handiz", eta azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan Iñigo Errejonek aste honetan aurkeztu duen Mas Pais alderdiaren Murtziako zerrendaburua izango dela esan du. Maria Gimenez Podemos Murtziaren orain arteko bigarrenak ere utzi du alderdia.

"Uste dugu hemen jada ezin dugula egin egiteko asmoa genuena. Hau ez da hasierako alderdia, alderdi konbentzional bilakatu da", esan du Urralburuk. "Pablo Iglesias ez da ikusteko gai izan zein garrantzitsua den Gobernuan egotea", gaineratu du.

Hala azaldu du Oscar Urralburuk prentsaurrekoan, Gimenezekin batera. Biek laga dituzte Podemosen zituzten kargu organikoak, bai eta Murtziako Batzarrean zituzten diputatu-aktak ere, "koherentziagatik".

"Ez genuen geure burua ikusten Pablo Iglesiasen aldeko eta Errejonen aurkako kanpaina egiten. Hori ez zen koherentea izango", adierazi du Urralburuk, Mas Paisen Murtziako zerrendaburua izango dela berretsi ondoren.

Zuzendaritzako kideek kargua utzi dute

Podemosek Murtziako Zuzendaritza Batzordeko kideek kargua utziko dute, Podemosen estatutuek zehazten dutenez, eta gestora bat izendatuko dute, Javier Sanchez Serna Murtziako diputatu nazionalaren zuzendaritzapean. "Pablo Iglesiasen konfiantzazko gizona da", zehaztu du Urralburuk.

Oscar Urralburuk eta Maria Gimenezek dimisioa eman dutenez, Maria Marin eta Rafael Esteban sartuko dira Kongresuan; izan ere, Murtziako azken hauteskunde autonomikoetan zerrendako 3. eta 4. tokietan zihoazen. Podemosek jakitera eman duenez, Maria Marin izango da Podemoseko bozeramaile berria Murtziako Batzarrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena