Politika
Hauteskundeak
agentziak | erredakzioa
Podemoseko kide ohiak eskerrak eman dizkio militantziari "antolatzeko gaitasuna" eta "heldutasuna" erakusteagatik, eta "zerbait handia egiteko" moduan ikusten du bere burua.
Albisteak (3)
Mas Madriden militanteen eta kargudun publikoen asanbladak bilera egin du gaur, eta eskua altxatuta egindako bozketan Iñigo Errejon hautatu du azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan presidentegai izateko.
Militanteek onartutako ebazpenean, hauteskundeetako zerrendan "gehiengoa emakumeak" izatea adostu dute.
Dokumentu horretan, Errejonek zuzenduko duen proiektua partekatzeko deia egin diete "beste lurraldeei", eta aliantzak bilatzekoa "aurrerakoien blokeari kalte egingo ez dion barruti guztietan".
UGTren Herriko Etxean egindako ekitaldian boto-paper berdeak nagusitu dira, ia aho batez, Iñigo Errejon Mas Paisen hautagai izendatzeko, izen horixe adostu baitute hauteskundeei begira.
Errejonek militantziari eskaini dizkio lehen hitzak: "Indar honekin joan gaitezke hauteskundeetara". "Zerrendaburu izateko prest nago", gaineratu du. Podemoseko kide ohiak eskerrak eman dizkio militantziari "antolatzeko gaitasuna" eta "heldutasuna" erakusteagatik, eta "zerbait handia" egiteko moduan ikusten du bere burua.
M27ko udal-hauteskundeetan alboan izan zuen Manuela Carmenarentzat ere hitz onak izan ditu, nahiz eta ez den bertan egon: "Eskerrik asko Manuela".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa