06:46

Politika

MEMORIA HISTORIKOA

Sanchez, Franco hobitik ateratzeko erabakiaz: 'Demokraziaren zirkulua itxi da'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

NBEren Batzar Orokorraren aurrean eskainitako hitzaldian azpimarratu duenez, 'demokraziaren etsai bakar batek ere ez du gurtzeko tokirik, ezta erakundeen errespeturik merezi ere'.

  • Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea, NBEren Batzar Orokorrean

    Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea, NBEren Batzar Orokorrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak bart New Yorken azpimarratu duenez, Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko eta El Pardon hobiratzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakiarekin "demokraziaren zirkulua itxi da sinbolikoki".

"Demokraziaren etsai bakar batek ere ez du gurtzeko tokirik, ez erakundeen errespeturik merezi", adierazi du Pedro Sanchezek NBEko Batzar Nagusiaren aurrean eskaini duen hitzaldian.

Sanchezek New Yorken hitz egin du, Auzitegi Gorenak Francisco Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzea eta El Pardo-Mingorrubio hilerrian hobiratzea ebatzi ondotik.

Espainiako jarduneko gobernuburuaren esanetan, "demokraziaren garaipena da".

Gaineratu duenez, Auzitegi Gorenaren erabakiarekin "gure historiaren atal iluna itxi dugu, eta, hortaz, gorpuzkiak ateratzeko lanetan hasiko gara, denbora gehiegi immoralki egon den lekutik".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena