16:59

Politika

Politika orokorreko eztabaida

Martinezek 'ezkutu ekonomiko eta soziala' eskatu dio Urkulluri

agentziak | erredakzioa

Elkarrekin Podemosen eledunak ohartarazi du ez duela "zatitzen" duen estatutu berririk babestuko, eta nortasun ikuspegi "baztertzaileak" saihesteko eskatu du.

  • Lander Martinez, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: Efe

    Lander Martinez, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lander Martinez Elkarrekin Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak "ezkutu ekonomiko eta soziala" eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, "datorren" krisi ekonomikotik eta inguruko "ezegonkortasun orokorretik" babesteko.

Elkarrekin Podemosen ordezkariak, Legebiltzarreko osoko bilkuran, aitortu du ezin dela "Estatuaren ezegonkortasun handiaren testuinguruaren aurrean ezikusiarena egin".

Martinezek azpimarratu du Pedro Sanchezen Espainiako Gobernua urtebete jardunean egotea "kalteagarria" dela "EAErentzat eta Estatuarentzat, are gehiago atzeraldiaren atarian egonda".

Egoera horren aurrean, Elkarrekin Podemosen lehentasuna "ezkutu ekonomiko eta soziala zehaztea" dela esan du, "datorren krisi ekonomikorako eta gure inguruaren ezegonkortasun orokorrerako" prest egoteko.

Martinezek gogorarazi du EAEn 20.000 lanpostu galdu direla industrian 2018tik, eta "lanpostuen galera orokortu" egingo den zantzu guztiak daudela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena