Politika
Inbestidura
AGENCIAS | REDACCIÓN
Bestalde, aldi baterako koalizio gobernua osatzeko Podemosen azken proposamena "zentzugabea" eta "edukigabea" dela esan du Celaak.
Pablo Iglesias. EFE
Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruak iragarri du abstenitu egingo direla Pedro Sanchezen inbestiduran PSOErekin akorioa lortu ezean, eta erabaki hori jakinaraziko diola Felipe VI.a erregeari.
"Abstenitu egingo gara, inbestidurako bi bozketetan egin genuen bezala, eta hori Sanchezi eskua luzatzeko modua izango da", esan du Iglesiasek, La Sextan egindako elkarrizketa batean.
"Guk ez diogu mugitzeari utzi, eta Pedro Sanchezekin biltzeko prest jarraitzen dut", adierazi du Iglesiasek.
Bestalde, aldi baterako koalizio gobernua osatzeko Podemosen azken proposamena "zentzugabea" eta "edukigabea" dela esan du Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak, eta gobernu aurrerakoi bat eragozteko berriro hiru eskuinekin bat egingo duen erabakitzeko eskatu dio Iglesiasi.
"Azken fasera behingoz pasatzea garrantzitsua da", azpimarratu du Celaak prentsaurrekoan ostiral honetan, Ministroen Kontseilua bildu ondotik. Koalizio gobernu egonkor bat eraikitzeko "gutxieneko konfiantzarik ez dagoela bistakoa da", gaineratu du.
"Erakundearekiko errespetuagatik errealitate printzipioa" onartzea eskatu du Exekutiboko bozeramaileak. "Proposamen zentzugabea eta edukigabea eztabaidatzeari" uztea eskatu du Celaak.
"Zalantza nagusian arreta jarri behar dugu dagoeneko", nabarmendu du. Herriaren arazoei aurre egin ala hauteskundeetara joatea erabaki behar du Unidas Podemosek, erantsi duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa