Politika
TERRORISMO JIHADISTA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehendakariak Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresuan parte hartu du, Ficoban.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresuan . Argazkia: Irekia
Iñigo Urkullu lehendakariak "biktimaren zentralitate printzipioa" aplikatzea aldarrikatu du Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresuaren hirugarren eta azken egunean.
Eusko Jaurlaritzaren izenean, lehendakariak kongresuaren hirugarren eta azken egunean parte hartu du, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua lagun zuela. Urkulluk, gaurko irekiera ekitaldiko mahai instituzionaleko buru ere bazenak, batzarra egin du New Yorkeko, Pariseko eta Madrileko atentatuetako biktimekin.
Bere hitzaldian, "biktimaren zentralitate printzipioa" aplikatzearen premia aldarrikatu du. Haren esanetan, biktimei zuzendu behar zaie arreta, jada biktima direnei, egia, justizia eta ordaina jasotzeko haiek dituzten eskubideak eguneratzeko. Halaber, biktima ez direnei ere erreparatu die "aldez aurretik ekiteko eta haiek biktima izatea saihesteko".
Aldi berean, bakerako eta bizikidetzarako kultura eta hezkuntza sustatzeko premia aldarrikatu du, "giza eskubideen errespetuan eta pluralismoan oinarritua"."Ezerk ez du garrantzi handiagorik giza duintasunak baino", gaineratu du.
Urkulluren hitzetan, "beharrezkoa da hezkuntzan inbertitzea, berdintasun baldintzak sortzea eta gizarte politikak bultzatzea, solidaritatean oinarrituak, eta integraziora, kohesiora eta justiziara bideratuak".
Lehendakariak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzaren "erronka estrategikoa" erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioarteko terrorismoaren mehatxuaren aurrean ahalik eta lankidetza handiena bilatzea: batetik, Euskadiko komunitate islamikoarekin lankidetza sustatzea; bestetik, polizien arteko eta nazioarteko koordinazioa bultzatzea.
Bestalde, euskal komunitate islamikoarekin batera bizikidetza sustatzen duen Eusko Jaurlaritzaren programa goraipatu du lehendakariak. "Elkarrekin egiten diogu aurre aitzakia erlijioso batekin aurrera eramaten den nazioarteko terrorismoaren mehatxuari, erasan egiten digulako eta elkarrekin eta bakean bizi nahi dugulako.Elkarrekin libre izan nahi dugu.Ideia hain da sinplea bere formulazioan eta, aldi berean, hain da irmoa bere erabakitasunean", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa