11:43

Politika

Nafarroa

Chivitek Enplegu plana onartzea lehenetsi du bere gobernuaren lehen 100 egunetan

Agentziak | Erredakzioa

Foru presidenteak lehentasunezko 160 neurri aurkeztu ditu. Besteak beste, gurasotasun prestazioen atxikipenaren auzia konpontzeko borondatea azaldu du, baita Hezkuntza itun bat adostekoa ere.

  • Nafarroako Gobernu berriaren familia-argazkia.

    Nafarroako Gobernu berriaren familia-argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Gobernu osatu berriak datozen 100 egunetarako dituen lehentasunezko 160 neurriak aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan Maria Chivite foru presidenteak. Horien artean, bat nabarmendu nahi izan du buruzagi sozialistak: Enplegu Plana 2020-2024 onartzea.

Chiviteren hitzetan, "enplegua da herritarren kezka iturri nagusi, eta horregatik Gobernu honen lehentasunetako bat da".

Horren ildoan, elkarrizketa sozialaren beharra azpimarratu du; "tresna aparta da, agente sozialekin hizketan ari gara oinarriak ezartzeko".

Beste neurri batzuk ere iragarri ditu. Hala nola, urtea amaitu baino lehen "konponbidea" topatu nahi dio amatasun eta aitatasun prestazioen atxikipenaren auziari, eta Hezkuntzaren inguruko ituna adostu nahi du. Trafiko eta Bide Segurtasuneko transferentziak azkartzea ere helburu dela aipatu du, baita Nafarroako Ubidearen bigarren fasean aurrera egitea ere.

Administrazio publikoan euskararen erabilera arautzen duen dekretuari buruz galdetu diotenean, Chivitek iragarri du araua aldatuko dutela "babes zabalena edukiko duen" eredu baten arabera.

Chiviteren berbetan, Gobernuaren asmoa da "oposizioko indar politiko guztiekin hitz egitea. Guk eskua luzatzen diegu ekarpenak egiteko eta laguntzeko dauden horiei".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena